Kaixomaitia.eus Kontaketa Erotikoen Leihaketa
Egilea: Ander Varela
Argazkia: Hernan Piñera
5
Aretoa betetzen hasia da. Edadetuak lehendabizi, ohitura gisa. Garaiz gerturatzea atsegin dute. Lekua patxadaz hartu, berokia erantzi, belaun gainean tolestu, eta barruko epeltasunean izan. Astia eman die ikusi beharreko filmaren inguruko gainetiko analisia egiteko, besaulkiko liburuxka lagungarri. Gaur azalekoa. Penatuta daude, ez baitituzte aktoreak ezagutzen. Ezta zuzendaria ere. Pelikula berria, zentzu guztietan. Beharrezkoa, iragana ulertu ahal izateko. Gaurkoan, ezin dute harrotasunez hitz egin, gainontzeko jubilatuen miresmena piztuz. -Honek zerbait badaki- entzun ohi da, noizbehinka. Gaurkoan, iritzi propioak zerotik sortu beharko dituzte. Inongo influentziarik gabe. Gaurkoan, jakitunak isildu egingo dira. Eta inozoek ozen kritikatuko dute. Lau haizeetara. Fundamentu gabe. Gaurkoan, Akelarre.
Ama eta semea. Bikoteak. Lagun koadrilak. Ezkongabeak. Marko urduritzen hasia da. Zerbaitek ez du zentzurik. Logikatik at. Aldeetara begira jarri da. Lehendabiziko besaulkitik, azkenera arte. Banan-banan. Behatuz. Begia lehortu zaio. Eskua pasa du. Berriz prozedura bera. Hasieratik. Ezer. Apenas bi minutu ateak zerratzeko. Kabinako leiho ttipitik Maite behatu dezake. Falta diren eserlekuak eskuarekin kontatzen, barrura zenbatzen. Beste eskuan sarrerak. Haiekin jolasten da, paper puntaz izterrak ukituz. Gora eta behera. Gitarra joko balu. Minutu bakarra. Bi pertsona gehiago, ozta-ozta. Alboko argiak itzaltzeko keinua egin dio Markori, sarreratik. Lana aurreratzeko. Honek, zertxobait gehiago itxaroteko helarazi dio. Eskuak zabalik. Segundoak mugaraino xahutuz. Ikusleen artean zurrumurrua piztu da, eta erloju digitalen pantailak argiztatzen hasiak dira jada. Batzuek, ausartenek, lepoa biratu eta Markoren leihatila txikian erdiratu dute begirada. Azalpen eske.
-Zer demontre zabiltza? Itzali argi guztiak, eta jarri martxan filma. Berehala! – ireki zuen gotorlekuko atea, kolpe batez. Urduri.
Azkeneko aldiz, aretoa osoa arakatu, eta garaitutzat eman da. Gurpildun aulkiaren gainean albo baterantz bultzatu, oinen indarrekin, eta hormako irtenguneak sakatu ditu. Hirurak. Guztiak batera. Aretoa ilun. Zinta dagokion tokian, eta botoia sakatu ostean, biraka hasi da. Fotogramak ziztu bizian. Bata bestearen segidan. Pantaila handia argiztatu da. Isiltasuna. Filma hastear da.
Bihozmina. Oinazea. Hezurretaraino heldu dena. Hotzikara forman. Desatsegina, oso. Eguneko zentzuak balioa galdu du. Azkar beheratu da. Izan ere, aurtengo eta iragan urteko denboraldi osoan kale egin ez, eta eserlekua bero mantentzen zuen pertsonak uko egin berri du. Aurretik inoiz ez ikusia. Ezustekoren batek harrapatu du, errepikatzen zen buruan. Auto batek gainetik pasa badio honantz zetorrela? Edo orkatila bihurritu badu etxeko eskailerak jaisten? Edo bazkaldutako zerbaitek kalte egin badio sabelean? Edo familia kideren bat hil bada, eta hiletan badago? Edota herritik ospa egin badu? Bizi hobe baten bila… Sekula ez zuen gehiago ikusiko. Ezin du onartu. Buruak, eta bihotzak eztanda egin dute. Neurri berean. Izan ere, hamaikagarren ilarako zazpigarren eserlekua hutsik aurkitzen da.
Haren usainik gabe. Haren falta somatuz. Ez daki norantza bideratu begirada. Eskema guztiak hautsi dizkio. Ez dago horretarako prest. Galdua sentitzen da, bidegurutze batean. Ez zuen espero. Eta hala jaso du. Ur izoztua kolkotik beherantz. Ipurdiraino. Erreakzio eskasa. Urria. Tresna gabe. Taktikarik gabe. Penaltia jaurti eta geldi gelditzen den atezain horietako bat dirudi. Estatua batean bilakatu da. Alabaina, egoera okerrenek ere izan ohi dituzte haien alde positiboak. Ez hain txarrak, behintzat. Eta begirada puntu zehatz batean erdiratuz gero, alboko
kontuez ohartzen ez garela jabetzan gara. Ez diegu jaramonik egiten. Pena. Egiaz, xehetasun ugari galtzen ditugu bidetik. Hori gertatu zaio Markori.
Begi-kolpea azken ilaran jo du. Ezker alboan. Izkinan. Atearen kontrako norantzan. Zerbaitek haren atentzioa behartu du. Bikote gazte bat. Bi emakume. Lehenago atetik sartzen ikusi ditu. Batera. Batek larruzko praka beltzak zeramatzan, ipurdira eginak. Estuak, oso. Konpasez marraztutako zirkunferentzia perfektu bat zirudien. Azalak larrua bere gain hartu du. Eta, ia-ia bat egin dute. Markok lagun moduan gerturatu direnaren ustea zuen, atea zeharkatzean. Udazkeneko ostegun arratsalde hotz batean egin ahal daitekeen planetako bat burutzeko asmoz. Azkar konturatu da. Argiak kendu eta minutu gutxira. Iluntasunak eta barruko epeltasunak erakarpen grina bultzatu dutenean. Erakarpen fisikoa. Sexuala, alegia. Filmak gutxi axola zaie. Badirudi larru praka beltzek ez dutela Markoren odola soilik alteratu. Alboko neskatoaren estrogeno hormonen baremoa zeruaren pare kokatu da. Atmosfera zulatu du, eta galaxiarantz doa. Ezer, eta inork ez du geldituko. Eskuin eskua bikotearen zilborrean kokatu du. Gaineko berokiak ezkutuko egoera ahalbidetuz. Inor ez da jabetu. Marko izan ezik. Altueratik behatzen du, zain. Adi. Irrikaz. Berokia mugitzen hasi da, astiro. Poliki. Eta jabeak eskuekin heldu , gogor, zarata ñimiñoak ekiditeko asmoz. Aldiz, horrek ez du eskuaren mugimendua oztopatzen. Ibilbidea beherantz doa. Errepidea egina dago. Asfaltatuta. Adierazita. Jomuga plazerra izango duen errepidea. Hurrengo geltokia sastraka baxuez apaindutako paradisua. Jaitsierak bere pausoa darrai. Leun, goxo. Unea gozatzen. Hatz mamiarekin. Azazkalak moztu berri, atzo bertan. Ez du urraturik eragiten. Lehunegia. Esponja formako gomazko gozokia dirudi. Eta klitorira heldu aurretik, blai dago. Oihala busti du. Baita galtzak ere. Besaulkiraino heldu da. Umela. Gero garbitzeko komeriak. Berdin du. Horrek ez du axola, ez gaitzala haria eten. Desira puntura iritsi berri da hatzamarra. Bakarra. Gainontzekoek larrua eusten baitute. Gerri aldetik tinkatzen dena. Bat. Nahikoa. Heldu denerako lana aurretik egina zegoen, eta honek pasteleko ginga jarri du. Igurtziz. Suabe. Emakumeak haien artean hobekiago goxatzen direla esan ohi da. Mutilak astoak garela kontu horietarako. Bi hauen artean, behintzat, ziurtatu genezake. Ezpainak koskatu dituzte. Nork berea. Batak, lehenago. Besteak, enbidiaz. Laguntzen du. Behatzak bere horretan jarraitzen du. Mimatzen. Beroa ematen. Abiadura igotzen hasi da. Aldiz, horrek ez du leuntasuna oztopatu. Geroz eta bixiago. Txamarra mugitzen hasia da. Eta noiz edo noiz kremailerak aurreko eserlekuaren aurka talka egiten du. Alabaina, pareko ikuslea pelikulan sartuta dago. Ez da ohartu, momentuz. Espezialistak ematen dute. Ninja sexualak. Sarritan egingo balute bezala. Ohiturik. Behatzak abiadura gorena hartu du. Neskak ezker bularra heldu. Eskua zabalik. Eta hala ere, ez zaio kabitzen. Begiak itxi dituzte. Biek batera. Amets bera bizituko bailute. Amaitzear da. Ukitzailea ere blai dago. Besaulkia tantaka, noski. Batak, mimoak jasotzen bizi izaten duen plazerra, besteak, ematen sentiarazten du. Tandem sexuala. Besaulkitik beherantz irristatzen dabiltza. Bizkarra eta ipurdia, neurri berean. Azken txanpa. Garrasi egiteko aitzakiak sobera dituzte. Ordea, barruko izkina batean giltzapetu dute. Kaiolan. Zu hor, geldi. Halako batean, unea. Heldu da. Bertan da. Sentitzen da. Ukitzen da. Usaintzen da. Miazkatzen da. Konfetiek eztanda egin dute. Palomitak saltoka. Dantzan. San Juan gaueko zuziri eta lehergailuek kolore biziko irudiak irudikatu dituzte zeruan. Izan artean. Bi emakumeak zeuden tokian.
Marko harrituta. Mihiak lurra ukitu diezaioke. Eta beste zerbaitek ere. Begiak kliskatu ditu. Behin. Birritan. Hirutan. Sinesgaitza, gertatu dena. Inoiz halakorik ikusiko balu, bi emakumerekin ohe berean sartzeko desirak iraungo luke. Beste fantasia bat. Zerrenda luzatzeko.
Gotorlekutik gauza ugari behatu ditu urteen poderioz. Pelikula guztiak ez dira onak. Badaki. Askok eta askok aitzakia gisa bertaratzen dira, filma azkeneko interesa izanik. Bigarren
itzala. Behinola, nerabe bat kolkotik harrapatu zuen. Atzetik. Ezustean. Azken ilaran, motxilatik tripodea atera, kokatu, eta kamera digitala bertara ahokatu zuen. Klak. Entzun zen areto osoan. Grabatzen hasi zen, ostean sarera igotzeko. Txanpon batzuk irabazten dituzte. Duela bi urte. Urriak 20. Ha Nacido una Estrella, filma. Gogoratzen da. Urte berean, arazoak 15. Bohemian Rhapsody. Freddy ez zen zale guztien bihotzetara heldu. Gizon honen sudurrera bai, ordea. Mukiak kentzen. Behin eta berriro. Behatzekin. Ostera, besaulki azpian itsasteko. Zer nolako muki bilduma sorta. Tira. Badira beste batzuk komunetik bueltan erortzen direnak. Pelikula, El Reino. Ilun. Nola ez. Estropezu egin, eta muturrez aurrera lurrera. Sudurreko ebakuntza. Aste betez ospitalean. Beste batzuk, aldiz, komunera ere heltzen ez direnak. Loving Pablo. Ilarako ertz batean. Eserita. Prakak beheratu eta zakila kanpora. Ur botila goraino beteta. Hau nazka. Sagardoak edalontziaren izkinaren aurka jotzean sortzen duen soinu bera. Badaude goxoagoak. Hunkigarriak, benetan. Pelikulak lagundu zuen. Lo Imposible. Aita eta alaba besarkaturik. Bi orduz. Askatu gabe. Negarrez. Barruko guztia kanporatzen. Azaleratzen. Gerora ohartu zen, ama hil berria zutela. Lastima.
Kontakizun liburuxka bat idazteko adina istorio zituela jabetu da. Edota laburmetraia filmatzeko irudi lain. Sobera. Areto honek hitz egingo balu. Pentsatu du. Bihotza lehortzen hasi zaio, barrutik. Zirrara. Sentibera. Guztia batu zaio. Eserleku huts horrek ireki zuen bihotz bakartien klubaren festa. Neskaz gogoratu da. Aurpegi borobila. Begi urdin horiek. Lepoa muga duen ile leuna. Amélie Poulain bezala. Ezpain potoloak. Goxoak. Ez ditu dastatu. Ordea, milaka bider imajinatu ditu. Haren ahoaren aurka. Belarri ezkutatuak. Lepo fina. Bular ederrak. Gerri inguruan kurba ttipi batzuk. Sabeleko tximeletak esna daitezen.
-Zer gertatzen zaizu?- Maitek atzetik. Pare bat segundo zeramatzan. Alabaina, ez da ohartu. Gaur, burua nonbaiten du.
-Ezer.- Markok.
Emakumeek izan ohi dute seigarren zentzu bat. Gizonezkoek nekez izanen duguna. Xehetasunak gustuko ditu. Txikitatik. Amonak erakutsita, akaso. Zehatz-mehatz barneratzen ditu. Eta interpretatu. Oraingoan ere, ez zebilen gaizki.
-Zu maiteminduta zaude.
Jarraitu irakurtzen: Zortzigarren artea (VI)