LTGBIren alde asko egiteke oraindik

Kaixomaitia.eus | Nagore Vega   Maiatzaren 17an, asteazken honetan, Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna “ospatu” dugu. Komatxo artean diot, oraindik asko dagoelako egiteke. Zoritxarrez, normalizatze bidean gauden arren, LGTBIfobia uste baino zabalduago dago, lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexulean kontrako fobia, alegia….

Harreman bat uztea, 3.0 aroan: blokeoak eta isiltasuna

Nagore Vega   Datuen arabera harreman sexualak gora doaz Tinder eta antzeko aplikazioen bidez. Hala ere, gero eta jende gehiago kexu da harremanak ez ditugulako zaintzen eta garatzen, eta sakelakoaren atzean gordetzen garelako, distantziaz baliatuta, baita bat-batean desagertu ere. Isiltasuna al da gure erreminta berria?…

Monogamia eta polimaitasunaren arteko naufragioa

Kaixomaitia.eus | Txintxurreta Agirregabiria, Maddi Bikote eredu tradizionala izanik maitasun erromantikoaren kulturak onartzen duen erlazio bakarra, harreman afektibo-sexual anitzak salbamendu-txalupa izan daitezke. Baina, honek ere baditu deseraiki beharreko hainbat  mito eta estereotipo. Ilustrazioa: Núria Frago (Pikara Magazinen argitaratua1) Miren eta Andrearen erlazioa klandestinoa izan zen…

Haurdunaldi subrogatua: bai edo ez?

Kaixomaitia.eus | Nagore Vega Azkenaldian pil-pilean dabilen gaia da haurdunaldi edo gestazio subrogatuarena, bai hedabidetan zein gizartean bertan. Eztabaida pizten du. Nik neronek ere ez daukat batere argi alde edo kontra nagoen. Bi aldetan topa ditzaket konbentzi nazaketen argudioak. Horregatik, nagusi diren bi jarrerak, aldekoa…

Desintoxikazio sexuala: baraualdiaren ondoren, pasioa berreskuratu

Bai, ondo irakurri duzue. Dei diezaiokegu moda, korronte berria edo dena delakoa. Kontua da gero eta gehiago direla sexuaz “desintoxikatzeko” tartea hartzen dutenak. Horien iritziz, bizitza sexuala mekanikoa edota aurreikusteko modukoa bihurtzen denean, hobe da uztea, sex detox bat egitea eta oporrak hartzea. Hala, errazagoa…

“Ohiko” sexu erasoak desnormalizatu beharra

Kaixomaitia.eus | Nagore Vega   Pasa den astean film labur bat ikusi nuen Naiz-en bidez: Arrunta naiz. Chloé Fontaine-ren lanean (frantsesez), 2 minututan, bikote harremanetan maiz gertatzen den sexu eraso bat irudikatzen da. Mutilak harremanak izan nahi ditu, baina neskak ez. Nekatuta dagoela esaten dio,…

Olatz Berastegi Sexologarekin emakumeak hizpide

Iñigio Arandia @iarandia Emakumearen Egunaren aitzakiarekin, aste honetan Olatz Berastegirekin, “Harremanak” sexu aholularitza elkarteko kidearekin, bildu gara. Sexu aholkularitza zerbitzuetan emakumeak bezero ziren jakin nahi genuen, zer bilakaera izan duten, ze profilekoak diren eta patologia, arazo edo kezka konkreturik izaten duten. Gauza ugari kontatu dizkigu…

Eta robot batekin ezkonduz gero?

Nagore vega [@muxkilla] Munduan milaka pertsonek ordaintzen dute panpina sexual bat edukitzeagatik. Matt McMullen–ek duela 20 urte sortu zuen lehenengoa. Interneten argazkiak zabaldu, eta interesdun baten eskaria jaso zuen: tamaina errealeko bat nahi zuen, sexua ere eduki ahal izateko. Ordutik, 8.000 panpinatik gora saldu ditu….

Urte berria, pasio berriak on line?

Nagore Vega [@muxkilla]   Modan daude ligatzeko webguneak eta aplikazioak, sekula baino gehiago. Egia esan, ia Internet sortu zenetik egon da on line ligatzeko aukera. Gogoan ditut hasierako txatak. Hala ere, gaur egun, askoz jende gehiagok erabiltzen ditu. Esan genezake, nolabaiteko goraldia izaten ari direla….

On line ere, rolak eta estereotipoak betikotzen

Nagore Vega [@muxkilla]   Aste honetan bolo-bolo ibili da artikulu hau gure sare sozialetako hormetan: Tetas y chistes machistas: el asqueroso mundo de los grupos de WhatsApp de tíos (Titiak eta txiste matxistak: mutilen WhatsApp taldeen mundu nazkagarria). Argi laburtuta dago bertan: biolentzia matxista sareetatik…