“Euskal Herritarron harreman efektibo eta sexualei buruzko ikerketan” 4 gai nagusien gainean galdetu genuen: Egoera afktiboa, Internet bidezko harremanak, bizitza sexuala eta leialtasuna eta harremana. Galdeketaren beste atal bat izan zen erantzuleen datu demografikoei dagokiona. Ikerketan, guztira 73 galdera egin genizkien parte hartu zuten 2.500 inguru lagunei (nahiz eta ikerketaren emaitzetan hauen lagin esanguratsuena soilik hartu dugun kontutan)
Inkestaren azken atala, Datu demgrafikoei dagokiona, Iruzkin honetan osorik landuko dugu hau, grafiko ugari baditu ere eta iruzkin bakarrean denak jartzea askotxo bada ere, zentzua du guztia hemen bateratua izateak.Grafiko gehienak ez ditugu komentatu, guri informazio interesgarriena dutenak soilik. Hemen dituzue guztiak jarraian G58tik G69ra.
G58 Zein da zure ikasketa maila?
G59 Hilero dituzun diru sarrera mota guztietan pentsatuta, hurrengo tarteetatik zeinetan kokatzen zara zu?
G60 Zein da zure lan egoera?
G61 Zein da zeure egoera zibila momentu honetan?
G62 – Zenbat denbora daramazu egun duzun egoera zibilean?
G63 Zenbat seme-alaba dituzu?
G64 Zein da zure joera sexuala?