2016ko ekainean plazaratu dugun “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketaren” atal nagusia, mardulena izango dugu aztergai hurrengo 7 iruzkinetan. Guztiram atalak dituen 18 galderein erantzuna ematen dieten grafiko eta taulak zabalduko ditugu, esan bezala 7 iruzkinetan, irakurketa arinago egitearren.
Lehen iruzkin honetan, G24-27 bitartekoak izango ditugu aztergai lehenengo galdera G24.a euskaldunok izan ditugun bikote sexual koprua zein den jakin nahi dugu.
Erantzunen arabera:
- Euskaldun gehienek 1-2 bikote sexual izan dituzte euren bizitza guztian.
- Esan daiteke gizonek emakumeek baino harreman sexual gehiago izaten dituztela.
- Homosexualak harreman sexual gehiago dituztela nabarmentzen da, % 27,1ak 30 bikotekide sexual baino gehiago izan dituela esan duela aipagarria izanik (heterosexualen %4,6aren aurrean).
G25 galdera berriz aurrekoaren jarraipena da, denboran mugatuagoa eta azken 12 hilabetetan izandako bikote sexual kopuruaz galdetu dugu. Guztira 1270 lagunen erantzunak bildu ditugu hemen.
Erantzunen arabera:
- Aurreko galderaren joera mantentzen da eta gehiengoa 1-2 bikote sexual artean gelditzen da.
- Gizonezko gehiago dago bikote sexual gehiagorekin emakumezko baino. Emakumezkoen artean ere, bikote sexualik izan ez dutenen portzentaia altuagoa da gizonezkoetan baino.
- Nabaria da bikotekiderik ez dutenek bikote sexual gutxiago izan dituztela harreman irekiak edo itxiak dituztenak baino.
G26 galderari dagozkion datuak hurrengo iruzkinean aipatuko ditugu, zentzu gehiago bait du G28 eta G29. galderekin batera. Jarraian G27. galderari: Azken 12 hilabeteetan izan duzu harreman sexualik lehen aldiz inorekin? G25 galderarekiko bada ezberdintasun sotil bat; “lehen aldiz” galdetzen dugu hemen.
Erantzunen arabera:
- 2015 urtean euskaldunen %30ak izan du sexua aurrez izan ez duen pertsona batekin, lehen aldiz alegia. Portzentaia hau adintarte bajuenetan (18-29) %44ra igotzen da eta %21era jaitsi adintarte altuenetan (45-64)
- Ezkonduen %7,9k izan du lehenego harreman sexual bat beste pertsona batekin 2015ean (Honek bi aukera ematen ditu; 1) ezkonberria da ala 2) bere senar edo emaztea ez den norbaitekin izan du sexu harreman
- Atal honetan euren burua “Beste” egoera zibil batean dutenen artean da altuan %67,5
- Zoriontasun afektibo eta sexualari dagokionez, kasu batean edo bestean erdipurdiko maila dutenek dira galdera honi bai erantzun dietenen gehiengoa %39,8 eta %33,4 hurrenez hurren
Hauek “Bizitza sexuala” atalari dagozkion lehen iruzkinaren galderak, beste 6 iruzkin dituzu aurretik Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruz gehiago jakiteko! Noski orain artekoan zer esaterik baduzu, ongietorria izango da zure ekarpena!
Hemen jarraitzen du iruzkinak > Bizitza sexuala (II)