Armajabetza I

“Nork ostu dit apirila?” ahopeka kantari, Luhuson harrapatu nau aurtengo udaberriak; lagun berriekin. Bakearen Artisauek gonbidatu gaituzte Euskal Herriaren zita historiko hau bizitzera eta hementxe aurkitzen gara, peto horiak soinean urduritasunak eta kitzikapenak jota, momentuaren zain.
Mendeak hamaika egin ditu eta gu ere, hamaika ikusteko jaioak, nonbait!

Eguna gauez hasi zaigu ordea, hiru bide ezberdinetatik Joanes, Jaqueline eta ni neroni baso honetara ekarri gaituztenean, patuak batu dituen ezezagunak…oraingoz. Segituan sortu da irri eta txiste txarren artean kimika hiruon artean, are eta gehiago hizketan hasi orduko Joanesen baztanera eta Jaquelinen lapurterak kitzikatu nautenean, euren euskara kantatuaren bidez.

Haiek entzunda, “Bai euskarari” esatea baino, “Euskararaz, blai” jar nazaketela sentitu dut, hain dira ederrak haien mintzairak!

Armagabetzea, euskal topiko zahar guztiak haustera datorrela bota diet nik, filosofatuz, aurpegikera seriozko postureoan. “Amaia, giputzok ez zarete euskaldun bakarrak. Euskaldun izateko modu asko daude!” erantzun dit Joanesek, irribarretsu. Bera bakarra ez, bakana dela iruditzen zait, bakanal baterako aproposa, peto azpiko mendiko arropa estu horren pean zizelkatzen zaion gorputz puska horrengatik. Argala da bera eta niri ere, nire ondoko Lesakako Argalaren ponentzia nire barruan sentitzeari uko ez niokela egingo iruditu zait boteprontoan.

Joan aurretik, antolatzaileek abisua eman digute gendarmeen inguruan: “Ezin jakin noiz arribatuko diren, baina arribatuko dira. Apika, zailagoa ukan dute heltzea, eta kasu haiekin!” azaldu digu ironiaz abizen luzeko Artisauak, irrifartsu.

Hantxe gelditu gara, zuri-gorrizko plastikozko zintek inguratzen duten zuloen zaindari.

Hura agurtu eta hitz eta pitz jarraitu dugu, besteen bizitzetan arakatu nahian. Ordurako, eguzkiak ateratzeko imintzioa aspaldi egina du eta gure Gore-tex eta North-face jakak erantzi ditugu, hiruok batera, peto horiak bazter batean ahaztuak gelditu direlarik. Adeitsu, euren bi jakak hartu dizkiedanean, Jaquelinen etiketa zurian “Jakes” irakurri eta betazalak altxata galdegin diot, irri misteriotsu baten bidez “nirea ukanen nuen” erantzun didalarik. Ondoren, bere motxilara makurtzen ikusi dut, plastikozko pote bat hartu eta bertatik pilula bat hartuz. Zer ostiya den hori? itaunari, uste duzu enearen gisako gorputza fitnessak soilik egiten ahal duela? Hormonak dira! erantzun dit. Gym-eko beste piztia bat! otu zait eta bera Gym eta Yin ere bada, bera nigandik urrundu eta jin aurretik, ni bere Yan izatea gustatuko litzaidakela iradoki dit barruak.

Politikaz hitz egiten jarraitzeko, elkarrengana are eta gehiago bildu gara eta batzutan zein zaila den bidia ittia bota du Joanesek. Nik baietz erantzun diot, politikan bidea egiten jarraitzeko, sarri bidetik atera egin behar izaten dugula azpimarratuta. Jaquelinek bere begi sarkor horiekin begiratu dit orduan eta esku bat goxoki laztandu dit, zuk jakinen bazinu, Amaia xuxurlatuz. Begi haietan murgiltzeko desira berriro piztu zait eta pinpilipauxak sabelean baino, hura nire egiteko harra gailendu zait.

Momentuko beroaldiari, urduritasun eta kitzikapenari egotzi diot.


Gaia agortu dugunean, ezer egin gabe egoteak stressatzen gaituela baliatuz, Joanesek hitza hartu du.

  • Nork emanen dit kirioak erlaxatuko dizkidan masajetxo bat?
  • Nik, izoztu zaizkidan behatz puntak zure gorputzez berotu nahi
    ditut-eta!- erantzun diot barre-algaraka.

Kamixeta termikoa kendu eta bere Baztango Adonis gorputz hori parez pare behatzeko segundu batzuk hartu ditut. Titi-inguru markatuak, abdominal lotsati baina presenteak… eliteko kirolari izan gabe, jarduera
fisikoa maiz egiten duenaren fisikoa dauka. Zein jarduera fisiko? Nire buruari hegan egiten utzi diot, nire loditasunaren konplexuak ahaztu ditzadan.


Bere atzean kokatu, eguzkitako krema eskuetan eman eta gerrialdetik gora esplorazioan hasi natzaio, lepondora iritsi eta bertan minutu gutxi batzuk eman ditudalarik. Sorbaldetara ondoren, uneoro bizkarrean eskuak labainduz. Joanesek Jaquelini begiratzen dio eta neskaren ezpainetan, irribarre konplizea azaldu zaio, biek Joanesek une horretan bizi duen plazera sekretuki partekatuko balute bezala.


Sorbalden muga gainditu eta titiburu irmoen zonaldean honat-harat ibili natzaio, bertan kilimak egiten hasi natzaion arte, Joanesen barretxo urdurien artean. Bere onespena lortuta, titiburuak inguratu eta behatzen bidez ferekatu eta ondoren atximur egiten hasi natzaio. Barre urduriak, plazerezko irri bilakatu eta ahotsa ere eraldatu zaio. Bere erlaxatzeko moduari esker, aluan hezetasuna zabaltzen somatu dut.

  • Berriz, otoi, faborez eta erruki

Berriro atximur indartsuago batzuk egin eta aldapan behera jarraitu dut, kilimaka, zilbor zuloa inguratu eta bertan sakonduz, Jaquelinen begirada nigana erakarrita. Bere begirada, ez da so-a, aurrera egitera animatzen nauen eztena da. Potxona umel umel eginda somatu dut.