Arratsaldeko kafea

Jonek eskolatik umea hartu eta gurditxoan eseri zuen, txorizo otartekoa eskuetan zuela.

Eskolatik nekatuta eta tripa zorriak zituela ateratzen zen Iker txikia, goiz esnatzearen eta jangelako janaria gustura ez jatearen ondorioak pairatzen zituen arratsaldeko irteera kanpaia jotzerako.

Parkerako bidea hartu zuten biek, bertan erretzen baitzituzten haurrek eguneko azken indarrak, akituta iluntzean etxera iritsi arte. Jonek hartzen zuen ardura hori Amaiak, emazteak, arratsaldez lan egiten zuenean. Parkean Amaiaren koadrilako lagunekin elkartzen ziren, eta ondoko tabernako terrazan kafea hartzen zuten, umeak txirristan gora eta behera, zabuan aurrera eta atzera, etxolatxoan barrura eta kanpora ibiltzen ziren bitartean. Tarteka, gehiegitan, seme-alabak gurasoen mahaira hurbiltzen ziren, batak hura jo egin zuela, besteak hari ez ziola jolasten uzten, hark otartekoarekin asetu ez eta platanoa nahi zuela… Bazekien Jonek haurra izateak horrelako albo- kalteak ekarriko zituela, ez zela dena poza eta zoriona izango. Baina, joder, egin daitekeen ia plan bakarra parkearen ondoko tabernan kafea hartzea tristea izanik, hori ere ezin lasai egitea… Lehen bai, parranda bikainak egiten zituen Jonek, lagunekin etxetik noiz irten bai baina noiz itzuliko ziren batere arrastorik ere eduki gabe. Dantza, xirriak, drogak… gauak egun bihurtzen ziren, eta egunak berriro gau, amaigabeko festa batean bizi ziren urte gutxi zirela. Nostalgiaz gogoratzen zituen garai haiek Jonek, baina ez, ez zen Ikerren errua bizipen horiek ezin errepikatzea. Egiten zituen lagunekin parrandak oraindik ere, baina Urkulluren hitzaldiek baina txispa gutxiago izaten zuten gehienetan, drogak bai, baina gainontzeko guztia unibertsoko zulo beltz batean baino ezkutuagoan geratzen zen. Eblouzioa izango zen, dagoeneko bai berak eta baita bere koadrillakoek ere 40 urteak atzean utzita zituzten, eta adinari egokitzen zaion moduan ibili behar. Ez zen damutzen, beraz, haurra izatea erabakitzeaz, oraindik, are gehiago pentsatuz gero ia 7.000 euro ordaindu zizkiotela ernaltze klinikari naturak bere kasa egin dezakeen lana egiteko, baina askotan pasatzen zitzaion burutik interneten iragarkia jartzea: “Umea salgai, debalde”. Amaiak bromatan baietz esaten zuen, jartzeko. Jonek ez zuen hain bromatan esaten, baina oraindik ez zen ausartu.

Iritsi eta elkartu ziren lagunak, gehienak amak, kafetegiko mahai batean. Covid arauak jarraituz, zerbitzaria etorri zain egon ziren, berria zen, itxuraz tabernako nagusiak aurrera eta atzera ibiltzeko gogo handirik ez, eta terrazako lanak egingo zituen langilea kontratatu zuen. Izenik jakiten ez denean egiten den legez, Jonek “aizu” batekin deitu eta kafe erronda mahairatzea lortu zuen.

Hutsa berak, kafeinarik gabeko kafesnea gainontzekoek. Mahaian parean Ainhoa zeukan, taldeko umerik txikienari titia ematen ari zen. Intza txikia titiburuei miazka eta miazka ari zen, mihia eta ezpainak bikain zerabiltzan altxor preziatua lortzeko. Jonek ere atsegin zuen Amaiaren titiburuak miazkatzea, helburu lizunagoaz pareko txikiak baino, baina antzeko irrikaz. Ez zituen, ordea, aspaldi dastatzerik izan. Amaiak oraindik ere titia ematen zion Ikerri, eta titi laztantze horretan esne txorrostada bat ahoratzeko arriskuak plazer horri muzin egitea eragiten zion. Gainera, haurra jaio zenetik, edo hilabete batzuk lehenagotik ere bai, sexua ez zen bikotearen denborapasarik ohikoena. Haurdunaldiak eta erditzeak Amaiaren libidoa lokartu egin zuten, eta Jonek berak ere ez zuen asmatzen nondik nora esnatu. Lehen ohikoa zena salbuespen bihurtu zen, eta askotan halabeharrez, bikote batean egin beharrekoa delako izaten zela sentitzen zuen Jonek. Amaiari kosta egiten zitzaion desira sentitzea, eta askotan sari edo kuota moduan zurrupatu egiten zion, ezeren truk, eseri sofan, jaitsi prakak eta mihia eta ezpainak erabiliz, Jonek gorenerako bidea burutu arte. Baina berak ere atsegin zuen Amaiaren alua zurrupatzea, uzkitik hasita klitoriraino, mihia aluan sartuta hatzamarrez kanpaitxoa igurtziz, edo atza zuloan sartu eta ezkilatxoa mihiaz behin eta berriro inguratuz. Hori, gainera, abiapuntua besterik ez zen izaten, ondoren bestelako laztanak, igurtziak, sarketak ere izaten ziren, bien gozamena asetu artekoak. Amaiak, ordea, gorpua ezin zuen aske utzi, ez zuen oraindik aluarekin lehen zuen harremana berreskuratu, arrotz egiten zitzaion gorputzeko atal hura. Denbora kontua, hala espero zuen Jonek. Pentsakera horiek buruan, arratsaldea iluntze bihurtutakoan Iker txikia hartu eta etxera abiatu ziren, betiko errutinaren ziaboga egun horretan izango zen itxaropen handirik gabe.

Jonek eskolatik umea hartu eta gurditxoan eseri zuen, gazta otartekoa eskuetan zuela. Beti bezala parkera hurbildu zen, eguraldi ilun xamarra zegoela pentsatuz. Uste baino lehenago joan beharko zuten etxera gaur beharbada. Mahaian lagunekin elkartu eta Oihanek kafeak atera zizkien. Aurrekoan ikasi zuen zerbitzariaren izena, eta izenarekin batera beste ezaugarri batzuen berri ere izan zuen. Gaztea zen, beltzarana, eta gorputz ederra zuen. Eguneroko kafeaz gain, zerbitzariaren presentziarekin ere gozatzen zuen Jonek, haren mugimendu dotoreekin eta gorputz atal erakargarrienen ikusmirarekin, eta baita irribarre goxoarekin ere. Izan ere askotan egiten zion Oihanek irribarre, eta susmoa hartzen hasia zen bezeroarenganako arretaz gain, beste zerbait ere adierazten ote zuen irribarre tentagarri hark. Hala pentsatu nahi zuen, behintzat, Jonek, eta bihotza taupadaka eta gerripea kilimaka jarri zitzaizkion egun hartan, Oihanek, disimuloan, biltegira lagunduko al zion galdetu zionean. Kutxaren batekin laguntza behar omen zuen. Jonek lagunei supermerkatura zihoala eta haurraz arduratzeko eskatu zien, eta erdi ezkutuan, biltegiko atea erdi zabalik ikusita, barrura sartu zen. Bata lanean eta bestea errekadu azkarra egiten ari zirenez, eta nagusiaren eta lagunen susmoak pizteko beldurrez, harira joan ziren. Oihanek hartu zuen ekimena, eta lepotik helduta ezpainetan musu beroa eman zion, mihiek elkarrekin jolastuz gozatzeko aukera izan zezaten. Elkarri besoekin gerritik heldu, laister ziren ipurmasailak bakoitzaren esku ahurretan, praketako botoiak askatu eta berehala. Mingainek aho ezezaguneko barrunbeak ondo ezagututa zituztenean, lurrean etzan ziren, eta Oihanek prakak eta azpiko arropak jaitsi zizkion, ahoarekin zurrupatze lanei gogoz ekiteko. Hezetasunaren maila gorenera iritsitakoan, Jone Oihanen gainean jarri zen, eta aluarekin zakila harrapatu zion, tinko heldu, ez zezan bere barrenetik ihes egiteko aukerarik eduki. Ipurdia aurrera eta atzera mugitu zuen, klitoria Oihanen zakil-gaineko ileekin kilikatzen zuela, erritmoa bizituz eta motelduz, nahieran gora eta behera eginez, irrintzi diskretu batean isuri zen arte. Oihan oraindik ere ibilbide erdian zegoela ohartuta, bere zakila ahoarekin hartu zuen. Amaiarekin hasi zenez gero, fideltasunaren izenean, horrelako lan goxorik hartu gabe zegoen, baina felazioak egiten, bizikletan ibiltzen bezala, ez da ahazten, eta horren froga Oihanen hazia mingain gainean dastatu zuenean.

Biak azkar batean jantzi eta Oihan lanera eta Jone lagunengana itzuli ziren. Lagunen harridura aurpegia ikusi zuenean ohartu zen erosketarik gabe itzuli zela.