Lur irteera kanpaiekin batera sartu zen treneko atetik barrura, salto batean. Ez zen nobedadea, gehienetan presaka iristen zen geltokira, larri, trenak ez duelako itxaroten, lagunek ez bezala. Haiek, nazkatuta egonda ere, bost mintuko marjena ematen zioten alde egin aurrretik, baina trenak ez, txistu jo eta martxa egiten zuen. Kontua da presaka iritsi zela, eta udazkenak askotan oparitzen dizkigun egun bero horietako batek eraginda, galtzarpeak izerdiz bustita ere bai. Eta kopeta, baina hori klinex batekin errazago disimulatzen da. Besapeetako kamisetaren marka, berriz, hor geratuko zen egun guztirako, ia. Tiranteetako kamiseta janztea ere bazuen, baina ileak airean dantzan ibiltzea ere ez zuen nahi. Kentzeak pereza ematen zion, pereza edo mina, edo biak akaso. Hobe zeuden kamisetaren azpian, bustita, baina geldi behintzat. Eta ezkutuan. Hartu zuen lekua, lehioaren albokoa. Lehiotik begira joaten zen gustura, etxeak, zuhaitzak, jendea… Ikusi orduko, bat- batean, desagertu egiten ziren, instant batean, bizitzan bezala, gauzak etorri bezala joan egiten baitira, supituan. Korrika ibiltzen zenean izaten zuen antzeko zirrarra sentitzen zuen trenean, nahiz eta eserita eta nekatu gabe joan, aurrera azkar egitearen sentsazio bizia.
Amets trenaren irteera kanpaiek esnatu zuten. Ez zuen narkolepsiarik, ezta lo faltarik ere, baina trenean lo hartzen zuen sarri. Ez zekien arrazoia, mugimendua, lasaitasuna… baina lo hartzen zuen askotan. Eta geraldietako irteerako kanpaiek esnatzen zuten. Edo jendearen elkarrizketa zaratatsuek, edo zehatzako esanda, jendeak telefonoz izaten dituen elkarrizketa zaratatsuek.
Bakarrizketa ere esan ahal zaie, bakarraren hizketa entzuten baita. Bake bakean, lasai joan nahi izaten zuen Ametsek, esna edo lo, bi egoeren arteko muga lausoa batetik bestera igaroz, bietan errealitatea eta irudikapena nahasi egin baitaitezke. Lauko aulkietan eserita zegoen, bi aurrera begira, eta bi atzera. Aurrera begirakoa hartua zuen, ez zuen atsegin atzera begira joatea, urrunetik zetorrena ikustea gustatzen zitzaion. Urrunean ikusten zituen mendien udazkeneko kolorea maite zuen, lehortzen ari diren ostoek ematen diotena, haiei darien usain gozoa gogoratuz eta lurreko orbelak hanketan egiten duen kilima leuna irudikatuz egiten zuen treneko ibilaldia. Eta gainera, zorabiatu egiten zen atzera begira esertzen bazen. Kontua da esnatu zela, kanpaiarekin oraingoan, eta oraindik ordu erdiko bidaia geratzen zitzaiola kalkulatu zuen. Beste lo kuluxka bat egiteko nahikoa denbora zuen. Parekoa telefonoz bakarrizketa zaratastu batean hasten ez bazen, behintzat.
Lurrek lekua hartu, eta ingurua aztertu zuen, ezker-eskubi, aurre-atze, begiak azkar mugituz batetik bestera. Parekoak erdi lo zegoela zirudien, beraz beharbada ez zen konturatuko kamisetak besapeetan zuen orban beltzarekin. Kopetako izerdia trenean sartu orduko kendua zuen. Ondo, ordulariari begiratu eta justu xamar baina ordurako iritsiko zela kalkulatu zuen, trenaren ordutegiak agintzen zuen ordu erdia betetzen bazen, eta ziztu batean handik helmugarakoa eginez gero.
Ametsek aurrean eseri zitzaionari disimuloan begiratu zion, begiak ia zabaldu gabe.
Koloreak gorrituta zekartzan, izerdia aurpegian eta besapeak bustita. Ez zen harritzekoa, bero egiten baitzuen, bai kalean, eta baita trenean ere. Aire girotua ondatuta egongo zen, hobe hala, ez zuen atsegin hotza gainetik kendu ezinik joatea, bere lozorro egoratik ateratzen baitzuen.
Lur aurrekoari begira jarri zen, denbora azkarrago pasatzen baita trenean jendeari begiratzen bazaio. Begiratu, eta asmatu zer bizitza ote duen. Aurpegiko musukoak traba egiten zion, bai bereak, eta baita aurrekoarenak ere, ezin baitzuen ikerketa ariketa artez egin. Aurpegian begiak, belarriak eta ilea, ez zion besterik ikusten, eta hori ez da nahikoa bizimodu osoa eraikitzeko. Baina ematen ditu pista batzuk. Ile luze xamarra zuen, argia. Belarriek ez dute asko esaten, belarritakoek egiten dute lan hori. Baina parekoak ez zuen batere, ez uztairik, ez pierzinik. Begiak politak zituen, ilunak, baina batez ere erneak, biziak, eta errimel beltzarekin betileak ondo zehaztuta. Musukoaren erruz, edo hari esker, beste gorputzeko atal batzuk begiratu behar. Disimulo pixka batekin, oinetatik gora ekin zion. Hanka ederrak zituen, eta ileak kenduta zituenez, giharrak zehatz antzematen zitzaizkion. Eskuak, berriz, landuak eta latzak. Kirolaria izango zen ziurrenik, pilotaria, edo eskalatzailea seguruago.
Amets aurrekoari begira jarri zen. Trenean lo joateko ohitura gora-behera, parekoa atsegin bazuen, esna joan nahiago izaten zuen, mendietako pentsamenduak beste baterako uzten zituen. Eta gustuko zuen parean jarri zitzaiona, oso, hainbeste non, normalean edi itzalita eramaten zituen zentzumenak, adi-adi jarri zitzaizkion. Azal iluna zuen, udako eguzkiak emandako koloreak udazken hasiera hartan iraun egiten zion beso eta izterretan, eta aurpegian ere bai, musukoak erdi ezkutuan lagatzen zuen arren. Izerdi usain pixka bat zerion, baina ez desatsegina, izerdi garbiaren eta perfumearen baturak sortzen duen lurrin nahasgarria baizik. Besazpietako kamisetaren orbanetan edukiko zuen jatorria, beharbada. Gorputzeko atal gordeenetan ere lurrin berarekin topo egingo ote zuen? Bihotzean eta hankartean zirrara txiki bana sortu zitzaizkion, bat-batean.
Lurrek begiak itxi eta parekoa Araotzeko hormetan gora irudikau zuen, praka motz motzak jantzita, eta kamisetarik gabe. Kirolean erosoen horrelaxe ibiltzen baitzen bera ere. Giharrak pauso edo mugimendu bakoitzeko uzkurtu eta baretzen zitzaizkion, erritmo orekatu bezain baregarrian. Arropak ezkutuan uzten dituenak ere erritmo horretan ibiltzen ote diren etorri zitzaion burura.
Pentsatze husak gozatu txiki bat eman zion gorputz guztian.
Ametsek parekoaren begiak itxita ikusi zituen, erdi lo zirudien. Horrek begira jarraitzeko bulkadari indarra eman zion, disimulo gutxiagoren aritu ahalko zen. Izterretara eraman zuen begirada. Praka motzak apur bat igota zituen parekoak, eta osto lehorren kolorea amaitu eta galtzen itzalean egon den azal zuriarekin egin zuen topo. Izterretan gora jarri zuen arreta, adi, asmo zehatzez. Zuritasuna geroz eta zuriagoa zen, baina eguzkiaren argitasuna gutxien iritsitako parajeetara ezin zen iritsi, horretxen irrikitan egonda ere.
Lurrek imajinazioari beste bultzada bat emateko, begiak ireki zituen, zer ikusiko. Eta aurrekoaren begiak ikusi zituen, erne, bere izterretara begira. Edo izterren eta gerriaren tartera, ezin ziurtatu. Begiak ostera itxi, eta aurrekoari begiez bera jan zezan laga zion, jarrai zezala gorputzeko atal desiratuenetan igerian. Berak, bitartean, begirada horiek laztanak bailiran nabaritzen zituen, gozo gozo gorputzean barrena. Denbora pixka batera, ostera ere begiak zabaldu eta lau begiek bat egin zuten bat-batean, eta elkarri adierazi zioten gozamenaren bidean aurrera jarraitzeko irrikitan zeudela.
Amtsek hanka gihartsuak luzatu zituen, parekoaren hankekin gurutzatzeko. Izterrek elkar ukitzen zuten horrela, azala azalarekin bat, parekoaren ileen laztasunak bere depilatutako izter leunetan kilima zirraragarria eragiten zion. Belaunarekin aurrekoaren galtza motzen gerriko botoia zanpatu zuen, eta ezker eskubi mugitu zuen, tinko baina leun.
Lurrek parekoaren azal gozoa nabaritu zuen lehenbizi bere hanketan, eta ondoren gerri azpia zanpatuta sentitu zuen. Parekoaren belauna izango zen, bere plazer eremua higatzeko ahaleginetan ariko bailitzan. Gozamen gozoa, gorenera iristeko zehaztasuna besterik ez zuen falta, parekoaren esku sendoek eta haien hatzek eman zezaketena.
Ametsek treneko bagoian beste inor ez zegoela ikusi zuen, eta mugimendu bizi bat eginez parekoaren aldameneko aulkian eseri zen. Helmugara iristeko 10 minutu besterik ez zirela falta ohartuta, denborarik galdu gabe, zuzenan esku bat parekoaren praketakik barrura sartu zuen, eta bestea bere praketan barrena. Trenaren mugimenduaren erritmoa jarraituz, esku biak bizi mugitu zituen lau izter tarteetan zehar. Atzamarrak plazerraren zirrikitu guztiak igurtzi eta estutzeko erabili zituen, uzkitik hasita zilborraren azpiko ileetarainoko eremuan, laztandu gabeko eremurik utzi gabe. Trenaren balaztak geltokira iristear zirela abisatzerako blai zuen barruko arropa.
Lurrek airean hegan ari zela sentitzen zuen, errealitatea eta fantasia nahasten zituen, esku sendo bat nabaritzen zuen hankartean lanean, sexuaren inguruan jolasean, plazera aidean zuela, baina ezin zuen jakin irudimenaren biktima ote zen, edo benetako bizipen bizia bizitzen ari ote zen. Bata edo bestea izan, parekoaren hatzak benetakoak izan ala bere burmuineko nerbio loturek sortutakoa izan, azpiko arropak nola busti zitzaizkion nabaritu zuen.
Trena gertau orduko, Amets aldamenekoari begiratu gabe zutitu eta aterantz abiatu zen. Irteera agintzen duten kanpai hotsak entzunez egin zuen salto ixten ari zen atetik lur zurrunera. Kopetako izerdia paperezko zapiarekin kendu eta bizi bizi abiatu zen helmugarantz.
Lur trenaren irteera kanpaiek esnatu zuten. Aurrean ez zegoen inor, ezta aldamenean ere.
Bere geltokian jaitsi gabe geratu zela konturatu zen, baina ez zitzaion axola, bidean aurrera egingo zuen, lasai asko, ametsetan.