Erreka bazter batean gelditu nintzen, zure burua entzutea izaten da bakarrik egotearen abantaila indartsuenetariko bat. Harrizko hondartza batean nengoen, txori txikien melodiarekin eta uraren korrontearen akordeekin batera.
Intimoa bezain goxoa sentitzen nuen lekua, kamiseta izerditua kendu, eta behin baino gehiagotan jarri dizkidaten bezalako “adarretan” zintzilikatu nuen. Berdin egin nuen jantzita nuen arropa guztiarekin.
Harritxo horietan etzan nintzen, zeruari begira eta hauen kontrako zarramazkak, triparen beheko aldean hotzikara bat eragin zidan, bururaino igo zen, olatu bat bezala. Energia hori gelditu ez zedin, zizare bat bezalaxe igurtzi nintzen harri horien kontra eta supizteko baten harria bezala berotu nintzen. Eskuak burura eraman, azkazalak ilearen artetik azalean hazka egin eta deskarga elektriko eta orgasmikoek, bihotzaren taupadekin eta bizkar hezurraren goitik beherako mugimendu akonpasatuekin mugitu ziren. Beheruntz eraman nituen eskuak, kopeta, bekain, begi, masail, aho, lepo, eta azkeneko honetan geratu zen nire ezkerreko eskua eta bost azkazalekin atzamarka hasi nintzen. Eskuineko eskuak, aldiz, ezpainetara hartu zuen bidea. Mingainarekin ezpainak hezetu eta hatz nagiarekin ezpainak inguratu zituen. Berehala aho barneko erakarpen geldiezin bat izan zuen eta hatzak mingainaren gainekaldean dantzatzen hasi zen, hauen artean sinbiosi bat eraginez. Sinbiosi horretan hatzak arrisku arrotz, zakar eta erotiko bat ekartzen zion eta mingainak berriz udazkeneko hezetasun lubrikatu bat. Orduan bi eskuek bere bizi propioa hartu zuten, nire buruak kontrolatuko ez balitu bezala.
Ez nuen buruan norbait, baizik eta zerbait. Berez ez nuen inor behar, momentu horretan bakarrik joaten zen burua.
Listuak lagundurik, lepoan zegoen eskuak titiburuetara jo zuen. Hatzak, itzulgune batean norabiderik gabeko autoa zirudien.
Prostatan zenbait kontrakzio txiki nabaritu nituen, eta orduan hatzak norabidea erabaki zuen, itzulgunetik atera eta autobidetik hegoalderuntz hartu zuen bidea, tunelera sartu arte. Esku bat uzkian zegoelarik, besteak izterren artetik, uzkiaren goiko aldea, barrabilak eta zakila laztanduz zihoan. Indarra, presioa eta abidurak, espasmoekin bat egiten zuten. Bi eskuak akonpasatuak zihoazen, bals bat dantzatuko balute bezala.
Gero eta azkarrago sartzen nuen hatza uzkian, eta uzkiak gero eta ongietorri handiagoa egiten zion. Plazerra, gradualki igotzen ari zen. Inoiz sentitutako orgasmo batera iristear nintzenean, eztarriko soka galdu batetik, espero ez nuen oihu bat atera zitzaidan. Hankak dardarka hasi zitzaizkidan, baita besoak ere. Ezin nuen ulertu edota deskribatu gorputzean gertatu zitzaidana, baina kontent nintzen kapaza izan nintzelako beste plazer mota bat sentitzeko.
Hurrengo egunean Ainhoaren etxera joan nintzen. Ainhoa eta biok duela bi urte ezagutzen dugu elkar. Gure erlazioa, nire beste erlazio guztiak bezala, oso goraberatsua da. Osasuntsua bai, baina goraberatsua ere. Aski konfiantza genuen gure barneko zirrikituetako kontuak kontatzeko eta oso gustora entzuten genuen elkar. Bai egia da feeling-a betidanik egon dela gure artean, baina ez nuke jakinen nola zehaztu. Elkar mirestuko begenu bezala da. Bera eta ni, ni eta bera. Ainhoa eta ni, ni eta Ainhoa.
Desiatzen negoen aurreko eguneko esperientzia berezi hura kontatzeko. Xehetasun minuskuloenekin kontatu nion dena, luzaz, goxo, irriz, hotzikaraz. Ze entzule bakaina den Ainhoatxo! Jarraian proposatu zidan, Kaixomaitiako lehiaketan parte hartzea eta nire erotikaren itsasoan igeri egitea. Kasurik ez! Nire sexualitatea ez da inorekin partekatzeko kontu bat.
Egun horretan nabaritu nuen, trukatutako hitzek elkar muxukatzen zutela. Nire sorpresarako, legatza labean prestatu zidan, ardo xuri eta guzti. Bi zapore hauek, nire mingaineko zirrikitu txikiena ere konkistatzeko kapazak izan ziren.
Ainhoaren begi marroien parean, kandela urdin batzuk piztuak ziren. Musika marokar bat antzeman nezakeen sofa ondoko bozgoragailuetan. Bainaliazko intsentsu batek, gosea ematen zuen kea botzen zuen. Bere begiek, kanela zaporeko diztira zuten. Hala ere, zalantza nuen nire islada ote zen. Gozatzen nengoen, haur bat olentzero egunean bezala. Ez nuen ezer gehiago behar, soilik jarraitu momentua bizitzen. Legatza bukatu eta nik ekarritako samingoxo bat postrerako atera nuen. Noski jan nahi nuela, baina konturatu nintzenean, nire begiek bere ezpainetara frankotiratzile bat bezala zuzentzen zirela, jakin nuen zein zen nire intentzioa.
Orduan, inola espero ez nezakeen bezala erreakzionatu zuen. Eserita nengoela, Ainhoa nire aulkiaren atzetik etorri zitzaidan. Burua goxotasunez heldu eta atzera bota zidan, begietara begiratu eta gutxinaka nire ezpainetara gerturatu zen. BUUUUUMMM!! zapore explosio bat sortu zen. Kilimak, goxotasuna, indarra eta pasioa tarteko. Ez dakit zenbat denbora musukatzen egon ginen baina ez zen sobera luzea izan, edo hori iruditu zitzaidan behintzat. Eztanda hori eta gero, postrearen kikaratxo bat ahora sartu zuen, eta irentsi beharrean, gure ezpainek berriz talka egin zuten, bere ahotik nire ahora isuriz barruan zuena. Katilutik hartua baina goxoago zegoenez, berriz egiteko imintzioa egin nion. Samingoxoa bukatu eta aulkian eseri zen. Berarengana gerturatzeko grina gero eta indartsuagoa nuen.
Liatzeko zigarro bat egiteko eskatu nion, itxura ezin hobekoak egiten baizituen. Partekatu genuen, eta zupada bakoitzeko, keak, ezpainetatik biriketaraino masaje orgasmiko bat sortarazten zidan. Zupada bat egin ostean, muxukatu nuen eta nire biriketan zegoen ketik, hark zupada bat egin zuen.
Sofara joan ginen, lasai ginen biak, gozatzen. Bizitutako eta asmatutako istorio eta kontakizun erotikoak xuxurlatzen genituen elkarri. Zinez, morbo izugarria zituzten Ainhoaren hitz horiek eta kontatzen zuen bitartean, berotu nintzen sukarra izaten dudanetan baino geihago. Zilborraren behekaldetik espasmoak nabari nituen eta praken kontrako presioak, preso zuen, poztutako eta puztutako buztana.
Nik berriz, kontatu nizkion gaztetan lehengusinarekin egiten genituen jolas inuxente batzuk; Dutxaren jolasa, gogokoena nuen, komunera sartzen ginen eta heldu orduko, bera biluzik zegoen. Bere bost urte gehiagoko boterearekin, hark arauak jartzen baitzituen. Afera zen, mingainarekin gorputz osoa “garbitzea”. Nahiz eta erotikotzat hartu izan ez ditudan bizipen horiek, baliteke tabua dela medio, plazerrez egiten nuela gogoratzen dut. Azken finean, inbestigazio jolasetan nenbilen.
Ainhoari jolas hau kontatzen nion bitartean, nahigabe, nire lehengusina beharrean, Ainhoaren gorputzera lekualdatzen nuen. Sentitzen nuen, bere gorputza lau aldiz estaltzeko adina listu sor nezakeela. Halako batean, Ainhoa altxatu eta ezer esan gabe, arropa guztia kentzen hasi zen. Biluzik geratu, eta haur baten gisara, esan zidan: Jolastu dezagun!!!!!
Buruz behera jarri zen sofan etzana. Nire begiek gorputz biluztu hori ikusterakoan, txikitan familarekin joaten nintzen buffet libre horietako batean zeudela sentitzen nuen. Lehen plater bezala, bikiek erakarri ninduten. Hozkadatxoak eta mingainkada irristakor batzuk tartekatu nituen. Beheraka jeitsi nitzen bere oin hotzetara, eta “frigopie” izozki bat bailitzan, bere behatzak ahora sartu eta atera egiten nituen, behatz guzti-guztietatik pasatu nintzen. Ni berriz, eszitatu bezain gozakor.
Ainhoa hain zegoen erlaxatua, begi itxiekin plazerrezko orrutxu batzuk botatzen zituela. Eta espero gabean pasatu zen. Mmm… bai, lokartu egin zen. Nahiz eta dezepzioa espero nuen emozio bezala, apostu guztien kontra, egoera horrek gehio berotu ninduen. Nik, jarraitu nuen, eta bere lepora igo nintzen. Mingaina belarritik eta lepoaldetik pasatu nion. Ireki zuen bi segunduz bere eskuineko begitxoa, baina berriz itxi zuen.
Bere bizkar hezurreko tatuaiatik behera jaitsi nituen ezpainak, eta ipurmasailek geldiarazi ninduten. Bi bixki hauetan geratu nintzen. Aurpegi osoa igurtzi nuen beregan eta lehen aipatutako buffet hoietan bezala, dena jateko antsietea sentitu nuen.
Ipurmasailak musukatzen nituelarik, Ainhoa esnatu egin zen eta nire ilearen artetik, masajeatzen hasi zidan burua. Bere esku horrek, presioz nire burua gidatzen zuen, eta bere ipurzulorantza eraman ninduen. Bertan murgildu nintzen, mingaina mugituz eta antsietate atsegin bat sentituz.
Ahoa ipurtzuloan eta begiak ipurmasailen kontra ezin irekiz nituen. Gero eta bortitzago astintzen nuen mingaina, gero eta geihago presionatzen zidan Ainhoak burua. Arnasestuka hasi nintzen, oxigenoa faltan, baina eskuak presioa arindu beharrean, zulo beltz horretan hondoratzen ninduen. Hortik ateratzeko, nire bi eskuak sofaren kontra ezarri nituen eta bultzaka hasi nintzaion. Ikusi nuenean horrek eraginik ez zuela, bere izterrak kolpatzen hasi nituen. Efekturik ez. Eztarriari oihu egiteko agindu nion, baina soinuak bere heste-lodiko paretak ez zituen zeharkatu ere egin. Hankak konbultsioekin hasi ziren, ezker-eskuin, izokina lehorrean bezala. Ezin ezer egite horrek inpotentzia erotiko bat sortzen zuen nigan. Era berean samina eta goxoa izan zen nire azken hasperena.