Barrak eta Barroteak

Kaixomaitia.eus Kontaketa Erotikoen Leihaketako Finalista

Perlata

  1. PASARTEA: makinista

 

Gaur ere etorri da, txoro txoro eginda daukadala esango nuke. Egun osoa pasatzen du hemen inguruan bueltak ematen. Gaur bereziki sexi dago, minigona beltza eta zuloz jositako mediak daramatza. Gainetik kamiseta zuri zabal handi bat, oversize horietakoa, larruzko txupa beltz batekin erdi estalita. Berde kolorezko melena motz horrek atentzioa eman zidan ikusi nuen lehenengo momentutik eta gaur… gaur itsasoko haizearekin ileak nahastuta daramatza, baina horrela ere itzel dago. Mikaela, hala agurtu du lagunak, izena ere bera bezain sexia. Izozki bat jaten ari da pareko bankuan, hankak zabalik, erdi botata, gonak oraindik ere motzagoa dirudi horrela eta bera… bera lerdea dariola. Nire antzera.

 

Hotza egiten duen arren izozkia ziztu bizian urtzen doa, ez zaio askorik geratzen, desoreka atmosferikoa edo. Mihia poliki poliki atseginez mugitzen du izozkian zehar, ahokada bakoitza dastatuz. Eskuetatik tantak irristatuz doaz eta hatzamar bakoitza kontu handiz garbitzen du ahoarekin. Gozatzen duela ikusten da. Eta kukurutxoa oso-osorik ahoan sartu duenean, uff.  Nik badakit, sentitu dezaket, desio nauela, nire begiradak sutzen duela.

 

Prakak estutu zaizkit. Tiketak saltzen jarraitzen dudan bitartean, pixkanaka eskua sabelean behera irristatu zait, bere kabuz. Kontrolatzen ez diren gorputzaren mugimendu horiek bezala, pentsatu gabe, sen hutsez. Odola ere bere bidea egiten ari da nere gorputzean zehar, taupada gogorrak, azkarrak, bularretik jeisten doazkit. Sabelean dardarak eta hanka artea berotzen, taupatzen eta gogortzen doa. Kontrolatzen ez dudan haragi puska honek bizitza hartu du, arreta eskatzen du. Ukitu nahiko nuke, leunki, musikaren erritmoa jarraituz tuuuuuuu, zurrut, mssss… Ufff, lanean nago, kontrolatu zaitez. Autokontrola ez da nirea, hau ez dago gelditzerik. Sentitu dezaket nola bera ere begirada iheskorretan erotzen den.

 

Bankutik altxa eta badator. Tiobiboko zaldi bat ukitu du, agurtu nau eta badoa. Uff, nola jartzen nauen. Bisita motza, baina zuzena. Aurrera doa, baina atzera begiratzen du segituan, nire begiradaren bila dabil, baita topatu ere.

 

Ixteko ordua da, eta bera oraindik hemendik bueltaka, zer egingo dut? Moiako eskaileretan eseri dela ikusi dut eta nire zain dagoela badakit. Aukera aprobetxatu beharra daukat, egun hauetan jolaskerietan ibili ondoren bada garaia eta.

 

Banoa. Eseri naiz ondoan. Begirada galdua du eta ikusi ez banindu bezala begiratzen nau.  Beno egia esan itsasoari begira dago, disimulatzen, interesantearena egiten. Aiii maja, badakit zertan ari zaren. Jolastera etorri bagara, jolastuko gara.

 

Musukoa kentzeko gogoa daukat, baina bera porro bat erretzen ari den artean itxaron dezaket. Itxaronaldi motza, eskerrak. Musukoa esku batez kendu dit, iniziatibaduna, zuzena, halakoak gustatzen zaizkit, badirudi argi duela zer nahi duen. Berehala berotu naiz, aurretik hortz ez nentorren arren, onartu beharra daukat. Hatz batekin kilimak egin dizkiot belaunean, lotsaturik edo. Baina bere erantzuna ikusirik, segidan, esku osoz igurtzen hasi natzaio poliki-poliki hankak, bernak, izterren barruko aldera heldu arte. Blai eginda dago.

 

Pospolo baten antzera, ziztu bizian gora egiten du tenperaturak. Eskua hanka tartera eramaten dit behin eta berriz, zakar. Hatzamarrak, ukabila eta guztia sartuko nioke, orain eta hemen. Gustora gaude, bera izerditan ere hasi da. Begirada galdua du. Nire zakila enbor bat bezala dago, gogor, gogotsu. Uki nazala mesedez eztanda egin baino lehen. Arropak kendu eta larruazalak elkar ukitzen hastea, ez daukat besterik buruan.

 

Esku bat sartu dut bere kamisetaren azpitik, bestearekin hanka artea laztantzen jarraitzen dudan bitartetan, azal leuna du, ileak tente… eta nik tente dudan honekin emango nioke.  Nabaria da bera ere gozatzen ari dela, eta hori atsegin dut. Segituan bularra miazkatzera noa, baina berak beheranzka bultzatzen nau, burua eskuekin hartuz. Bat-batean mini gona barruan nago, media beltz apurtuetan saretuta. Bere alua musukatzen hasten naiz, baina hain gogor estutzen nau arnasa hartzea ere kostatzen zaidala. Kuleroak kendu nahi dizkiot, klitorisa musukatu eta oso osorik zurrupatu. Keinua egiterako berriro ere bere eskuak burutik tiraka igerri ditut eta gona azpitik atera nau.

 

Andre baten haserre oihuak entzuten dira, eta orduan ulertu dut. Kaka zaharra. Aurpegian ostikoa baino okerragoa da hau. Baina beno, batzuetan “terrenoa” berotu behar da, besterik ez, eta hala izan da gaurkoan. Kostata egingo dut lo, eta honek ere ez dut uste egingo duenik, baina nahi duenean emango diogu elkarri hainbeste desio dugun hori.  Begietan dizdira berezia du. Ikusten diot nahi duela, gehiago nahi duela.  Gogoz gaude biok, eramango nuke nire etxera gaur gauean, baina beste baterako utziko dugu, ez da dena eginda eman behar eta borrokatu dezala pixkat. Begirada ezin goxoago batekin agurtzen da. Agur ez, gero arte Mikaela.

 

  1. PASARTEA: Mikaela

 

Musika jarri dut topera kaskoetan. Fikziozko istorio bateko protagonista bat izango banintz bezala noa bat-batean nire hiriko kale kuttunenetatik, “Flow-a” poroetatik ateratzen zait, zelaiak ureztatzen dituzten makina horiek bezala.

 

Kriston gosea daukat. Boulebard erdian nago, alde batera edo bestera joan pentsatzen. Izozki bat. Limoizko izozki bat. Urtutako txokolate beltza dariola. Musukoa okotsera eramateko aitzakia nahiko ona, arnasa hartzen dut sakon. Plazer gehiago ematen duen zerbait gaur egun? Kolkotik ere jausten zaizkit tanta batzuk, atsegin dut hotz-bero sentzazio hori nire bularrean behera irristatzen. Erdi bidean gelditzekoa ez naiz, eta dudak erabaki zoroaldien bidez argitzen ditut. Portura noa. Baina lehenago geldialditxo bat egingo dut.

 

Kontxako hondartzara begira nago banku batean jarrita izozkia eskuan, donostiar on bat bezala. Ez edo? Ba gutxi iraungo dit lasaitasunak. Fondoan Santa Klara irla eta itsasotik datorren haizea medietako zuloetatik sartzen zait. Hankak gehiago zabaltzen ditut. Askatasun sentsazioak gorputz guztia hartzen dit, hotzikarak.

 

Ez dakit ondoko gizonak “handpana” ukitzeko duen goxotasunak edo korrikan paretik pasatzen zaizkidan berna izerdituak edo izozki gazi-gozo hau miazkatzeak, zerk jartzen nauen gehiago, baina berotuta nagoela irlan dagoen batek ere igarri dezake. Egia esan, badakit zerk jartzen nauen horrela, onartzeak lotsa emango balit bezala. Mugimendu hori da hipnotizatzen nauena, pausatua baina konstantea, errepikakorra eta bitartean urtzen ari zaidan limoizko izozki hau mingain puntarekin gozatzea. Zer gehiago eska dezaket?

 

Kukurutxoa besterik ez zait gelditzen eta ahoan sartzen dut soseguz, ia eztarriraino, eta sumatzen dut nola mutil horrek ezin didan begirada gainetik kendu. Ziur kanbio denak alderantziz ematen ari zaizkiola jendeari, baten bati txanponak lurrera bota dizkiola ere igarri dut begiratu ez-begiratu jokuan. Amaitu da kukurutxoaren jaia, musukoa jantzi, bankotik altsa eta banoa zuzen beregana. Zalditxoa esku fereka batekin agurtu, begirada lizun luzea bota eta portuko eskaileretara noa porro bat erretzera, lasai. Elkarri musukoa kentzeko irrikitan dagoela esango nuke, baina ez dirudi ausartzen den horietakoa.

 

Nik ere kenduko nioke musukoa gaur, tirakada batez. Gorputzak agintzen duenean, begiradek agintzen dutenean, akabo.

 

Han ikusten dut urrunean, badatorrela. Ze okurrituko zaio? Zigarro bat? Ez du surik?

 

MAKINISTA: Jarri naiteke?

MIKAELA: Noski.

 

Ez du ezer berezirik asmatu, ondo hasten gara. Ondoan jartzen zait, ondo-ondoan, ia gainean. Txamarra erantzi eta albo batean uzten du. Berotuta omen dator. Ea bere txamarra ipurdi azpian ipini dezakedan galdetzen diot eta baietz.  Kaladatxo bat eskaintzen diot eta ezetz, ez du musukoa kentzen. Nik erauztea nahiko balu bezala.

 

Kea sakon tragatu eta begietara begiratzen diodan bitartean botatzen dut, luze eta geldo. “Txusta” lurrera bota eta zapaltzearekin bat berriz ere atentzioa jartzen dut bere begi ninietan, eta bera geldi, seko. Musukoa mugimendu leun batez kentzen diot, bere masaileko azala senti dezaket hatz puntetan eta mihia pasatzen diot ezpainetatik izozkia bukatu izan ez balitz bezala. Jode, orain ere izozkian pentsatzen .

 

Gorputzeko muskulu guztiak tente jarri zaizkio, gogor eta ez du erreakzionatzen. Ondo dagoen edo ez ere ez dakit egia esan. Susto! Bu! Hala ere ez dut egin. Ni berari begira eta bera niri begira, ez dakit zertara etorri den. Ni jolasteko gogoz nago.

 

Segundotxo batzuk behar izan ditu errekazionatzeko, lepotik heldu eta mihia sartu dit ahoan. Jokua jarraitu diot. Bere eskua nire hankatik gora doa, izterra estu heldu dit eta hanka artean egin du geldiunea. Hor geratu da, zirkuluak eginez laztantzen, jarrai beza funtzioak. Beste eskuarekin ilea heldu dit. Nik plazerrez, burua atzerantz eramatean, erraz topatzen du bere mihiak nire lepoa.  Jarraian bularretarako bidea.

 

Arnasa azkartzen hasi zait. Bere eskua heldu eta gogor estutu diot ukabila nire aluan. Momentu batez ahaztu zait Donostiko portuko eskaileretan gaudela, eta gora begiratu eta inor begira ez dagoela baina egon zitekeela imaginatzean are gehiago berotu naiz. “Voyerismo rolloak” beti eman izan dit morboa, zulotxo batetik sekretuan ikusi edo ikusia izateko arrisku hori zoragarraria iruditzen zait.
Baina ez naiz hemen txortan egiten jarriko, kale erdian gaudelako eta gauza bat da imajinatzea badaudela begi batzuk gure eszena bero hau distantzian gozatzen eta beste gauza bat da benetan kale erdian nota ematea. Gainera maite ditut beroaldi motz hauek, adrenalina maite dut. Gaur bereziki. “Handpana” klitoris bat bailitzan leun ukitzen ari zen musikaria, izozkia serio prestatu didan neska eta baita tipo honek ere berotzen naute gaur, badaude egunak eta egunak.

 

Bere eskua nire aluan dago ate joka jada eta nirea, bere zakila laztantzen. Sentsazio berezi bat sumatzen dut gorputz osoan zehar, aspaldi ez dudala haragizko zakil bat esku artean izan.  Baina inertziak eraman nau honaino, bere buztan irmoa laztantzeraino, leun ukitzeraino eta begiak itxi eta burua joaten hasi zait. Egun bat egun bat da eta barruraino sartzea nahi dut, orain, hemen, gogor. Aldi berean eta indarrez, nire alua deika ari zait, hain dago gustora.  Eskua medietan barrena sartu dit. Zulo inguruan dabil, espiralak eginez klitorisera heltzen da. Jan diezadala dena, arren.

 

Burutik heldu eta beherantza bultzatzen dut suabe, sabelean dago orain eta beherago jeisten da. Aldakak igotzen ditut gonapean lekua egiteko, sartzeko gonbitea eginez. Erraz ulertu du eskaera,  gona azpian dago. Hor bai ondo dagoela. Bi eskuekin laguntzen diot barruraino eta mihia martxan jartzen du. Ondo mugitzen da. Arnasa sakon botatzen du, ozen, nik entzun dezadan, jakin dezadan noraino iristen den gorputzean duen beroaldia.

 

ANDREA: Ez duzue lotsarik?

 

Esaten du haserre ahots urratu batek. Gorantz begiratu eta andre ezezagun bat uluka. Segitzen du esaten ea zer uste dugun, ea adineko jendeak ezin duen kalera lasai atera… hau guztia ibiltzen doan bitartean, ahotsa ere bera bezala urruntzen doalarik.

 

Musukoa jartzen dugu, biok batera koreografia sinkronizatuan. Gona luzatzen dut eta makinistak nire altzoan uzten du bere burua jausten. Leher eginda dago, ez nekatuta dagoelako, baizik eta txortaldia behar baino lehen moztu digutelako.

 

Nire gonatik burua altsa eta badator berriz nire ezpainen bila. Mediak erdi jeitsita ditut eta ipurdia altsa eta hauek goraino igotzen ditut. Bat-batean bere txamarratik giltza batzuk erortzen dira beheko eskailerara.

 

Buruarekin keinu arraro bat egin diodala uste dut, egitea tokatzen ez den jestu horietako bat. Urduri jarri naiz. Gorputza izoztu zait, blokeatu bezala egin naiz. Segidan eskua luzatu, giltzak hartu eta nire poltsikoan gorde ditut. Ipurditik heldu diot eta bere mihiarekin jolasten jarraitu dut, baina ezin naiz kontzentratu. Bere ezpainei hozkadatxo bat eman eta burua aldentzen dut, amaitu da gaurkoz. Joateko keinua egiten diot eta honek baietz erantzuten dit begiekin.

 

Eskailerak igotzen ditut bere atzetik eta egia esan gustatzen zait ikusten dudana. Zenbat denbora honen zai eta gaur, ala! Pare-parean jarri zait, datorrena datorren moduan hartu behar da. Ukondoarekin agurtzen dugu elkar eta banoa etxera bidean. Banku batean esertzen naiz. Argia joan da jada, ilargia ere azaldu da lotsati, gau ederra daukat aurretik eta ez dut etxera joan nahi. Ez noa etxera.

 

21:40h dira, berehala bankutik altsa eta ibiltzen hasten naiz. Gorputzeko atal guztiak dantzan bezala doazela sumatzen dut. Eskua poltsikoan sartu dut, giltzak estu heltzeko, hor daudela ziurtatzeko.

 

Tiobiboa dut begien parean, orain bai. Iritsi naiz eta begiak itxi, ezpainak estutu eta musika antzeko bat entzuten hasi naiz nire buruan. A ze eguna gaurkoa. Bonboaren kolpeak sentitzen ditut batez ere, ez dakit nire buruan dauden, bularrean edo pixkat beherago, baina hor daude.

 

Lehenengo eskailera igo dut eta baita bigarrena ere, barruan nago. Parean dudan zaldia ukitzen dut, poliki, hasieran urduri, hankak, bizkarra, buztana eta burua. Metalezko barra bi eskuekin igurtzi dut leun, bera hotz, ni bero. Gurinez bustia dagoela dirudi edo nire eskuak daude bustita? Ingurura begiratu dut. Ez dago inor.

 

Aurrerago, flamenko bat. Lepo luzea du, ederra da benetan. Hatzekin mokoa ukitzen diot eta lepotik irristatzen dut eskua ipurdi aldera iritsi arte. Kolore bizidun animalia ederrak dauzkat inguruan, motor pare bat eta zilar koloreko kazuela deigarri bat, fikziozko pelikula batean bezala nago inguruan dudana begiratzen, ukitzen.

 

Parean dudan zaldira noa segidan, gehien gustatzen zaidana da, urdina,  ilea berdea, trentza luze bat, erotu egiten nau honek. Zalditxoa eusten duen barra gogor heldu eta bere gainera igotzen naiz bideoklipetako pop izar baten pare. Nire ileak bere ileekin korapilatzen dira eta mingainarekin metalezko barra miazkatzen hasten naiz, kontrola galtzen, eta zer? Ileak tente jarri zaizkit. Gorputz osoko ile bakoitza tente jarri zait. Titiak gogor baino gogorrago, titi artean barra, pegatuta, laztantzen nau, laztantzen dut. Ezin naiz gelditu. Orain bai, hau ezin dut gelditu. Ez dago hau zapuztuko didanik.

 

Estu heltzen dut barra eta aurrera eta atzera egiten dut zaldiaren gorputz gainean, nire aluaren azala sartzen da berarekin kontaktuan. Arnasa azkartzen hasi zait. Nik jartzen dut erritmoa, intentsitatea handituz noa, geroz eta azkarrago, gero eta estuago. Honi hartu diot puntua. Maiz egiten diot traste honi bisita, baina gaur haratago joatea nahi dut. Burua galdu, benetan burua galdu, hala etorri da eguna.

 

Salto batez jeisten naiz eta tiobibotik noa oinez kabinarantz. Gorputzeko atalak euren aldetik doaz, inongo koordinaziorik gabe, dantzan joango balira bezala, nireak ez balira bezala, kabinara heldu arte. Irribarre ero bat ateratzen zait eta barrezka hasten naiz, ozen. Alde batera eta bestera begiratu eta inor ez dagoela ziurtatu. Giltzak poltsikotik atera eta atea zabaltzen dut. Argi urdinak ikusten ditut urrunean, Ondarreta inguruan. Barruan nago, makinistaren lekuan eta honek ere izugarrizko zirrara eragiten dit. Inoiz ez nuen imajinatuko hau esango nuenik, baina nire burua arriskuan ikustean, zaldi hauen inguruan nire buruarekin txortan egitean, bizirik nagoela sentitzen dut, edozer egiteko prest eta gero gerokoak, baina orain bizi.

 

Giltza zuloan sartu eta hasten dira engranajeak martxan, gorantz doan zarata atsegina. Azkar noa nire zaldi urdinaren bila. Mugimendu honek zorabiatu egiten nau, hau ez, hau ez eta hirugarrena bai, metalezko barra harrapatzea lortzen dut, heldu eta abiadan igotzen naiz gora. Bibrazioa. Zalditxoaren bibrazioa senti dezaket gorputz osoan zehar, hanketatik hasi eta izterretara. Geroz eta umelago sentitzen dudan alua ere bibrazio goxo batek jartzen du martxan. Kalanbre txiki batzuk, nire pikuan hasi eta sabeleraino egiten dute bidea bertan eztanda egiteko. Buelta erdi eman eta etzan naiz buruz behera zaldiaren gainean, bere gorputza besarkatu eta ipurdia mihiaz laztantzen dut. Barra hanka artean dudala aldakak mugitzen ditut. Klitorisa handitzen eta umeltzen ari zait iztarretik behera tantakak isurtzera arte. Oreka kinka larriak, hankak dardarka.

 

Gora begiratu eta balkoi batzuetan jendea dagoela ikusten dut, baina ez naiz kontziente, edo ez dit axola, argi batzuk besterik ez ditut ikusten eta burua bere lekura doa. Ileak aurpegi aurrean ditut, arnasa blokeatzen hasi zait, nahi duen erritmora doa, zaldiaren erritmora. Hasperenka hasi naiz, geroz eta ozenago, arnasa azkar doa eta barra ere berotu da. Gorputza altsa eta zaldi gainean eseri naiz, berriro. Esku bat burnian eta bestea nire azpiko ezpainak laztatzen, atzamar pare bat alu barruan ditudala konturatu ere ez naiz egin. Atseginez bihurritu eta gero, atera eta begiak itxita miazkatzen ditut. Aluak bakarrik duen usain zein zapore bereziaz gozatuz.

 

Argi urdinak. Kontxako pasealekutik. Hori ere gustatzen zait, badatoz, banator, banator. Ezkerreko eskua dut euskarri bakarra, barrari helduta dago eta eskumako eskua berriz ere eramaten dut behera. Klitoria ukitzen hasten naiz, azkar, oso azkar. Kontrola galtzen dut, klitoria bera bakarrik gerturatzen da barrara eta bi eskuak ezin baino gogorrago heltzen dira metalera nire pisua eutsiz. Lebitatzen nago. Mugimendu konstantea, zakarra, barrarekin kontaktu zuzenean igurtziz. Eta, banoa, banoa, banoa. Hasperen luze batek edo oihu deskontrolatu batek, ez nago zihur, ematen dio festari amaiera. Metalezko barran zehar irristatzen naiz zaldiaren bizkarrean jausten naizen arte. Nire pisu guztia bertan gelditzen da, hilik. Hiltzearen plazera, gorputzak bere izaera galtzen duen unea. Muskulu guztiak airean, hilik.

 

Eskuak bustita. Alua blai. Gona desitxuratuta. Arnasa moteltzen doa. Burua altsa eta bi polizia ikusten ditut nigana pauso motelean. Salto batez zaldiko-maldikotik jaitsi, lurraren kontra jausi, bueltan jeiki eta bi aldiz pentsatu gabe banoa korrika, ez dakit nora baina ihesi. Polizia sentitzen dut atzetik eta sirena hotsak inguruan bueltaka. Korrika noa, arnasestuka berriz ere.

 

  1. PASARTEA: Balkoiak trintxera bihurtzen direnean

 

Argi urdinak kontxako pasealekutik. Eta sirena hotsak. Etxeratze-agindua limatzeko modu hoberik egia esan ez zait okurritzen oraintxe bertan. Hori da hori espektakulua, portaleko atetik nola sartu den ere ikusi dut, eta poliziak inguruko kaleetan bueltaka, lanean edo, “walkietatik” hitz gakoak erabiliz, oraindik.  Bera dutxa azpian egongo da dagoeneko edo ohean botata edo nork daki. Pertsekuziotik libratu da, amaiera borobila imajinatzen dut, bañeran sartuta biluzik, zigarro bat eskuan, bizitza ospatzen.

 

Izugarria izan da, ze gozatua hartu duen, agian nik ere probatu beharko nuke. Telebista piztea baino hobe izaten da azken aldian balkoira ateratzea. Balkoiko barrotea hanka artean estutzen nenbilela konturatu naiz eta inguruan bizilagunik begira ote nuen konprobatu dut segidan. Ze ostia, gora sexu askea. Mugak ikustezinak diren aldetik uste baino errazagoa izan daiteke hauen gainetik salto egitea.

 

 

 

ESKERRIK ASKO

Laura

Ana

Julen

Joseba

Oihana

Itsaso

Karmen