Gatza


Kaixomaitia.eus Kontaketa Erotikoen Leihaketako Finalista

Hegoa Alvarez

 

Gure historian zehar, gatzak izan duen ezinbestekotasunaz gogoratzeak, urrunera narama.
Itsaso haserretuaz inguratutako burdin, egur eta metalezko hirira.
Hiriek jende ugari jaso, mantendu eta hiltzen dute, eta jende horien artean, hiri honetan,
Azariel genuen. Itsasoa menderatzen zuen hura.
Zazpigarren auzoko zazpigarren eraikinean bizi zen, zazpigarren pisuko hirugarren atean.
Gazte mantentzen zen oraindik, guztiz izan ez arren. Bai azal, eta bai biziraupenerako
barruko gaztetasunean. Iraganak bihotza eta izana galbideratu zion ordea. Badakizue,
beharrez datorren galeraz ari naiz.
“Azariel atorra gorri”-ko ezizenez ezagutzen zuten. Boxealari aparta zen gizona, enkargu
berezietarako morroi erne eta isila. Berak ordea, ezkutuan, amak egokitutako deituraz
zuzentzen zen bere buruarengana. “Ari”, nabaria, agerikoa den hura.
Hiriaren hirugarren auzoko hirugarren eraikinean, hirugarren pisuko zazpigarren atean,
Kai bizi zen. Itsasoa. Une bateko zoriontasunaren eta baita une bateko tristuraren artean
ika-mika ibiltzen zen matematikari erne eta isila. Gestore zebilen bosgarren eta seigarren
auzoak batzen zituen kale laburrean.
Kaik ez zuen ezizenik, eta bere iraganak ere, orduantxe zenan bilakatu zuen.
Kai gaztea zen berez, Azarielek berriz nahiko zukeen gaztetasun ederrean zegoen
oraindik. Goxo ari naiz haietaz, goxo zeudelako egun hartan. Kaik ordea, hamabiak eta
minutu batean, bere buruaz beste egiteko asmotan, zazpigarren auzoko portuan, hankak
ongarri zaku batzuetara lotu eta bere burua uretara botako zuela erabaki zuen. Iritsi zen
eguna, akabo “puta mierda” guztia.
Gaueko hotzak eta hezetasunak, Kairen masaiak biziki gorritu zituen portuko alderdi
batean aparkatu eta autotik jaitsi zenean. Jakearen lepokoa gora jaiki eta kokotsa ezkutatu
zuen bertan. Portuan haizeak zakar jotzen zuen eta jakaren beko bi hegalek hegan irten
behar zutela ziruditen. Zakuak eta sokak zamatu eta aurrera jo zuen.
Portuko azkeneko mutiloiaren parera heldu zenean, hasperen egin eta lepo gainean zuena
lurrera bota zuen bultzada bakar batez. Berriro hasperen egin eta mutiloian eseri zen.
Minutu gutxira gizon baten errietak izutu egin zuen, eskua bihotzera eramanez.
– Kanpora hortik txakurkume, nire lekua da hori! – urteetan zehar Azarielek
erabiltzen zuen mutiloi hura, insomnioak jota, edo eta gaueko amets gaiztoak
uxatzen zituen kutun gisara. Kaik, bere izaera demokratikoa martxan jarrita,
irribarre goxoa erakutsi zion gizon handiari.
– Ez dut luzaroan erabiliko, momentu baterako besterik ez da. – Azarielek arretaz
aztertu zuen kume hura, ile ilun eta luze, esmeraldazko begi nekatu eta haizemaile
erako belarriduna.
– Hamar minutu emango dizkizut. Hamar minutu, aditu!?
– Bai, ederto. – hamar minutu besterik ez zituen behar guztia prestatzeko eta “gero
arte Bonaparte” esateko munduari. Pikutara, antzarrak ferratzera, popatik hartzera
edo “a tomar por culo”.
Hamar minuturen bueltan, Azariel mutiloiaren hamar metrotara zenean berriz ere, kaio
batek jakearen gainean kaka egin eta haren familia osoa maiseatu ostean, itxura
penagarria zuen gizon hurak, are penagarriagoa zirudiela ikusi zuen, hankak zaku
batzuetara lotuta eta besoak zabal zabalik, hegazkin baten antzera. “Zertan dabil
txoriburua?” “Ez du uste horrekin bere burua akabatuko duenik, ezta?” pentsatu zuen bere
baitarako. Txoriburuak ordea, salto egin zuen. Azariel ez zen korrika bera salbatzera joan.
– Mukitsu koitaua…ergelagorik… birikiak sutan igartzen dituenean irtengo da
amari deika. Sokak? Eskuak libre dituela?
Baina ez zen koitau haren irudia berriz ur-azalean agertu. Gure Arik, larritasun
sentsasioak bultzatuta, azkenean, heroien ekimenak hartu behar izan zituen beregain eta
arneguak botaz, bere bila joan zen itsaso azpira.
– Puta semea, kaikua!! – eragotzi zizkion uretatik irten zirenean. Alabaina, Kaik ez
zuen ezer entzun, hil zorian zegoen.
Azarielek zementu izoztuan etzan zuen gizon gaztea. Ez zuen arnasarik hartzen. Jaka
zabaldu zion berehala, bi eskuak bularraren gainean eztutu, eta ahoz ahokoarekin batera,
erritmo arin batean, bere onera bueltatzeko asmotan, ahal zuen guztia egin zuen.
Bueltatu, bueltatu zen. Birikietan zuen ura bota eta eztulka eta dardarka bueltatu zen. Ez
zuen ongi bereizten inguruan zuena. Desorientatuta zegoen eta gorputza mindurik zuen.
Jasanezina zen hotza sentitzen zuen eta hori gutxi balitz, ezezaguna zuen gizon baten
pisua igarri zuen bere gainean.
Gainean zuen hura zerbaitetan zebilen. Guztiz ulertu ezin zezakeen zerbaitetan. Jaka
kendu, jertsea eta alkondara alde batera bota eta praketako botoira bideratu zituen bere
eskuak. Gizon handi hark guztiz biluztu zuen, galtzontzilloak eta guzti.
Kai beldurtu egin zen, batu zitzakeen indar guztiekin ihes egiten saiatu zen, baina
Azarielek ez zion mugitzen utzi. Bera ere biluztu egin zen, blai-blai zuen panazko berokia
kendu, bere alkondara grisa jaurti, galtza bakeroak jaitsi eta gaztearen azalaren kontra
eztutu zuen berea. Orduan, Kairen mantua bilakatu zen. Bestearen babeslea, hartzailea.
– Egon geldi, madarikatua! – garrasi egin zion eskumuturretatik gogorrago helduz.
¿Baina zertan zebilen? ¿Ez al zen konturatzen hipotermiak jota zegoela? Baina
Kaik urduri jarraitzen zuen, ez zuen bertan egon nahi, alde egin nahi zuen. Harek
eten egin zuen bere egitasmoa eta baita zuhurtzia ere. Horregatik, beragandik
askatu nahian, uzkurtu, okertu, astindu egin zen gizon handi haren azpian. –
Egoteko geldi, joder! Zure onerako da!
Baina Kaik esplikaezinezko larritasuna zuen gorputzean. Mugitu eta mugitu egiten zen,
eta mugitzeak, gorputzen frikzioa ekarri zuen. Bi gorputzen gainazala kontaktuan
daudenean, horren labainketari kontra egiten dion indarra da frikzioa. Batzuetan mina
sortarazi dezake, besteetan ordea, plazerra.
Gorputzen frikzioa ez da nolahiko frikzioa. Norabide bereko mugimenduek, gorputzak
eztuarazi zituzten, eta alderantzizko norazkoekin, ordea, bi gizonen gorpuzkerek, akzioerreakzio
joko batean sartu zituzten ezinbestean. Frikzioak berotasuna zekarren eta gizon
haiek, elkarren berotasuna igartzean, ezkutuan gordetzen zituzten beharren iturrietara
murgildu ziren berehala. Nahi likatsuak, zikinak, ezin elarazi zitezkeen nahiak ziren.
Lotura nahiak.
Azarielek bere burua ezin kontrolatu eta gorde ezin izan zuen plazerezko intziria bota
zuen azkenean. Bi gizonen zakilak, elkarren kontra, amaigabea zirudien elkar laztantze
batean, gehiagoren bila hasi ziren. Kairen ezinegona, mekanikoa bihurtu zen, berak ere
sentsazioen eraldaketa bat izan zuen. Bere mugimenduak ez ziren lehengo gisara aritutako
ekintza desordenatuak, erritmo eta segida bat hartu zuten. Gora eta behera eta gora eta
beherazko mugimendu errotatiboak eragiten hasi zen. Eta Azarielek, gerria gaztearenean
gogorrago eztutuz, mugimendu zirkularrak marrazten hasi zen.
Itzal eskasia zegoen, zementoan ageri ziren itzal arrastoak, ilargiaren argiari esker ziren.
Eta halako gau ezkutuak, bi gizonen arteko pasioa biziki areagotu zuen. Bat-bateko
bulkada batez, Kaik, eskumako besoa Azarielen loturatik askatu eta gizon handi horren
ipurdira bideratu zuen. Irmoki heldu, eta azazkalak tinkatu zizkion ipur-masailan.
Azarielek orro egin zuen hura igartzean. Libre gelditu zitzaion eskuko atzamarrak Kairen
ilean nahasi eta segundu batzuetan esmeraldazko begi haietan murgildu zituen bereak.
Bihotza uzkurtu egin zitzaion haren begirada irrikatsua bereiztu zuenean. Baina aurrera
jarraitu zuen, gero eta gehiagoren bila eta gero eta gehiago emanez. Segunduak eternalak
ziruditen. Hobe esanda, ai, eternalak izan balira!
Kaik, ahoa erdi zabalik zuen, eskean zebilen. Azarielek mihia erdizka erakutsi eta Kairen
ahoan pitin bat sartu zuen eskatzen zebilena emateko. Mihiak orduan jolasten hasi ziren,
elkar igurtzen, listua elkar banatzen. Musuak gozoak ziren, batzuetan sakonak, eta
besteetan arinak, leunak, baita gogorrak zein geldoak ere. Oro hartzen eta ematen zuten.
Gatz zaporea zuten. Gatza elikagai galkorren kontserbaziorako erabili izan da beti.
Galkorra denak biziraun dezan, alegia.
Zakilak inoiz baino gogorrago zeudela, lehertzeko zorian, barruan zutena liberatzeko
momentua zela igarri zuten. Azarielek, Kairen eskumuturra loturik zuen eskua jaiki eta
bi zakilak hartu zituen beregain. Bertan hasi zen igurtzi eta igurtzi, eman eta eman. Kaik,
orduan, gehiago hondoratu zituen azazkalak Azarielen okelean. Markatua utzi zuen. Eta
Azarielek, eman eta eman jarraitzen zuela, ozka egin zion gazteari beheko ezpainean.
Odola isuri zen.
Mugimendu arinekin, helmuga joko zutelakoan, bakoitzak bere zakila oratu eta bekokiak
elkartuz, gora eta gora zioazela, Azarielek ezin izan zion Kairen ezpainak miazkatzeko
gogoei eutsi. Bertan jardun zuen, miazkatu eta miazkatu. Gatza…gatza…Itsaso usaina.
Eta Orro eta maina artean, azkenean, elkarren isterretan isuri ziren, begiak zurituak
zituztela.
Segunduak pasa ziren, kopetetako izerdi tantek aurpegien nolakotasuna zeharkatzen zuten
bitartean, Azarielek hatzekin Kairen isuria hartu eta ahora eraman zuen dastatzeko.
Arnasestuka oraindik, ezin izan zuten begirada aldendu elkarrengandik. Min emango zien
hori eginez gero. Baina gehiegizkoa zen. Bai, gehiegizkoa zen. Kaik, begiak itxi eta albo
batera eraman zuen burua, bere galtzontzilloen bila edo. Lurretik jaiki eta jansten hasi
zen. Lurrean jarraitzen zuen gizon hura berriro begiratu eta bere kotxe zaharra martxan
jarriz, alde egin zuen.
Egunak pasa ziren, baita asteak ere. Azarielek, Kai jadanik hilik egongo zela pentsatu
zuen. Baina hala ere, gauero bisitatu zuen mutilioi hura. Itsasoaren usainak, bueltan
ekartzen zion gatz zaporea ezpainetara, eta orduan, ezpainak miazkatzen zituen.
Azarielek enkarguan betetzen jarraitu zuen, Azariel “atorra gorri-ri” eskatzen zizikioten
enkarguak, hain zuzen. Ez ziren enkargu politak, ezta garbiak, edo askotan, zentzuzkoak
ere.
Arrasti batean, egun argitsuko arrasti batean, Azarielek, bosgarren eta seigarren auzoak
batzen zituen kalean zegoen harategian zeregin batzuk zituela medio, bertara abiatu zen
bere Seat 1500 auto ilunean. Autotik jaitsi eta harategirantz abiatu zen, errepidea
gurutzatu besterik ez zuen egin behar. Gurutzatu eta bere eginkizunak, berriz ere, beteko
zituen. Ez naiz egin beharreko haien izaeraz arituko, ez. Zeozer kontatzekotan,
aurreikuspen guztien aurka egin zuenaz arituko naiz.
Errepidea gurutzatzerakoan, ondoan zegoen kafetegiaz jabetu zen. Opil gozoen usaina
heldu zitzaion sudur zuloetara eta senezko erreakzio gisa, bertara bideratu zuen begirada.
Orduan, bihotza ukabilean sartu zitzaion oraingoan ere, bertan lasai eta gustura zegoen
hura bereizterakoan. Portuan bere buruaz beste egin nahi zuen mutila zen, kafe hutsa
hartzen zebilen egunkaria irakurtzen zuen bitartean.
Bertara bideratu zen Azariel, beti zeraman ibilkunea bikoiztu zuela, are markatuagoa, are
arinagoa, are basatiagoa bihurtuz. Zirt edo zart libre zegoen aulkia hartu eta bertan jesarri
zen, Kairen musturren aurrean.
– Non bizi zara? – Kaik, espero ez zuen gizon hura ikustean, beldurtu egin zen.
– Zer?
– Non bizi zaren. Hemendik hur bada, zurera joango gara.
– Ez zaitut nire etxera eramango. – erantzun zion berehala itsumustuan.
Azariel harritu egin zen. Ez zuen erantzun hori espero. Begiak hainbat alditan kliskatu
eta gorputza atzera bota zuen.
– Eta zergatik ez? Bizirik bazaude larrutan egin dezakegu. – Kaik ahoa zabalzabalik
begiratu zion.
– Baina zelan ausartzen zara? Zelan izan zaitezke hain lotsagabea?
– Desiratzen zaitudalako. Zuk ez nauzu desiratzen ala?
– Horrek ez du nigan daukazun jarrera justifikatzen. Ez nauzu ezagutzen, ez dakizu
ezer, ez duzu inolako informaziorik.
– Kontaidazu orduan. – erantzun zion berehala Azarielek – Interes faltagatik ez da
gutxienez.
– Baina zer hostia nahi duzu kontatzea ba?
– Zuk nahi duzuna, edozer. Baina goazen zure etxera.
Kai isilik mantendu zen segundu batzuetan. Pentsakor, analizatzaile, aurkeztutako
aspektu guztiak, eta aurkeztu zitezkeen guztiak ikertu nahian. Azkenean bere desio
propioak bultzatuta, baiezkoa eman zion.
Azarielek, Kairen hirugarren auzoko hirugarren eraikinean, hirugarren pisuko
zazpigarren atea zearkatu zutenean, itsaso usaina igarri zuen etxe barruan. Albo batera eta
bestera begiratu eta bere kabuz, jaka eserleku batean utzi eta edalontzi bete kafe atera
zuen. Kafea, esnea eta azukre goilarakada bi bota zituen, ezkerreko bigarren apalean, hiru
boteren atzekaldean toapatu zuenean. Bere etxean zegoela zirudien, lotsagabe, lasai, arin.
– Zer jakin nahi duzu? – galdetu zion bat-batean Kaik berriz ere. Azarielek, egiten
zebilena alde batera utzi eta berarengana hurbildu zen. Zentimetro gutxitara
honela esan zion:
– Jakinarazi nahi didazuna ezagutu gura dut. Horixe bera. – Kaik irribarre egin,
lehor zituen ezpainak busti eta buelta emanez, bere gelan desagertu zen.
Azarielek bere egitekoan jarraitu zuen bitartean. Eta egiteko horretan zebilela, kantuan
hasi zen bide batez:

“Portuko zakurkumie itoteko
joan nintzan ni hura itotera.
Berak erregu egin euztan negarrez,
ez doztan trukean eskaiñi bapez.
Emon hire mesedia esan neutzan,
mesederik onenak direz ta
zakurkumian asmoak.”

Azariel “atorra gorri” Kairen egongelako sofan etzan zen. Sofa urdin turkesa kolorekoa
zen eta berak inoiz probatutako sofarik beroena zela pentsatu zuen. Pare bat minutu
pasata, Kai bere logelatik irten zen. Jantzi gorri eta eder batean agertu zen, brillantez
jositako soineko lirain bezain garestia zirudien. Oso polita zegoen, ezpainak gorriz
margotuak, ilea atzerantza orraztua eta betazalak grisez apainduak. Benetan ederra
zegoela.
– Nor zara? – galdetu zion Azarielek.
– Ni neu naiz. – boxealariak listua irentsi zuen hura entzutean.
– Eta zer nahi duzu? Zer nahi duzu nik egitea?
– Nik esandakoa. – Azarielek berriz irentsi zuen listua. Sofatik zutitu eta
Kairengana hurbildu zen. Harek, begietara tinko begiratu eta makurtzeko agindu
zion. Azarielek obeditu egin zuen eta belauniko jarri zen. Orduan, Kai bere ahora
hurreratu eta musu sakon eta goxoa eman eta mihiak jolasean hasi zirenean Kaik
lepotik estutu zion. Baina minutu batera, musua moztu zuen. Azarielek ulertu egin
zuen zer espero zuen gazteak beragandik, beraz, astiro-astiro jantzi gorria
gorantza igo zion, hankak laztantzen zizkion bitartean.
Behin zakila aurrean zuela, ingurua musukatu zion. Batzuetan musu leunez, besteetan
goseti. Azkenean, Kairen zakila, gogor-gogor zut zegoela ikustean, eskumako
eskuarekin tinko heldu eta oinarritik hasita, enborra, betik gora hasi zitzaion
miazkatzen. Gustu handiz miazkatu zuen Azarielek, ezin gelditu zezakeen akzioa zela
konturatu zen. Eta horretaz konturtzeak, gogo eta desio handiagoarekin aritzera
eraman zuen. Ahoa zabaldu eta Kairen glandea dastatzen hasi zen, “Chupa Chups”
baten gisara. Ekin eta ekin, gelditu gabe. Gure gestore gazteak ezin izan zituen begiak
aldendu, hipnotizatua zegoen bere gorputzarengan, hainbesteko apetarekin eragiten
zizkion sentsazioen eszenarekin.
Paregabea zen, ausarta, burugogorra, errukigabea. Kai, momentuaz gegiago gozatu
nahian, gerria aurrera eta atzera eragiten hasi zen. Mugitu eta mugitu, Azarielek
miazkatu eta dastatu. Azkenean, akabua heldu zen, Kairen orro ororen eta Azarielen
lepo aldeko haragian utzitako azazkal marken artean.
Amaitu zutenean, Azarielek irribarre zabala erakutsi zion Kairi, baina honen
arnasestuak eta begirada basatiak, gehiago nahi zuela adierzi zuen.
– Etorri hona. – agindu zion, sofan ondo kokatu ostean. – Kendu ezazuz prakak eta
galtzontzilloak. Azarielek begitartea zimurtu zuen harriturik, baina esandakoa
egin zuen. Prakak eta galtzontzilloak lurrean utzi eta berarengana hurbildu zen.
Kai, sofako bizkarraldea atzean utzi eta eskuak luzatu zituen Azarielen sabelaldea
laztantzeko. Giharrek zituzten forma guztiak zeharkatu zituen hatz-mamiekin,
bera gurtzen egongo balitz moduan. Azarieleri hotzikarak eman zizkion, baina
benetan gustokoa izan zuela. Alabaina, gurtze hurak, eraldaketa bat izan zuen.
Hatz-mamiek erakusten zuten gozotasuna, estutu egin zen, gogortu. Hatzamarrek,
eskuek, arinago, bortitzago laztantzen zuten bere gorputza. Azarielek, hori ere
gustokoa izan zuen. Pasionalagoa bilakatu zen, biziagoa. Orduan, askoz gehiago
berotu, eta gehiago behar zuela igarri zuen gorputzeko hainbat ataletan.
Hankartean, ipudian, ezpainetan…
Kaik, makutzera behartu eta bere hanken gainean etzateko agindu zion. “Atorra
gorrik” berehala obeditu eta bere gainean kokatu zen eroso. Zakila eskegita geratu
zitzaion, baina segituan, Kaik ezkerreko eskura listua bota, eta atala heldu zion,
bere altxor gisara. Eta balio handiko hura tratatzen den moduan, zakil tinkoa
tratatzen hasi zen. Azarielek hori ere, gustokoa izan zuen. Plazerrak, gutxitan
hornitzen ziren bere betebeharrezko zirrikituak bete zituen. Plazerrak besterik bete
ezin zitzakeen zirrikituak ziren. Baina Kaik ez zuen plazerraren zentzusko ideia
bakarra bere baitan. Plazerrak ibilbide eta ñabardura anitzak ditu, eta guremutilak,
sekretuan gordetzen zituen hainbat gaitasun eta jakintza.
Eskumako eskua jaiki, luzatu eta lehenengo ipurdikoa eman zion Azarieleri.
Honek, halakorik jasoko zuela espero ez zuela, zuzen-zuzenean begiratu zion
begietara gazteari. Kaik begirada sutsua bueltatu zion ordainetan, eta finko-finko
mantendu zuela, bigarren ipurdikoa eman zion. Azarielek hasperen egin, ezpinak
busti eta masailezurra estutu zuen. Orduan, hirugarren ipurdikoa heldu zen.
Momentu hartantxe, Azariel “atorra gorri-k” intziri egin zuen. Gizon harek
erakusten zuen determinazioak zoratu egin zuen. Berarengan erakusten zuen
boterea, nahia eta ausardia. Bere gorputzarengan zuen agintea eta erabakitasuna.
Momentu hartan berea zen, berea besterik ez. Eta hori, biziki gustokoa izan zuen.
Inoiz espero izango ez zuen beste. Arras biziki.
Kaik, barnetik, oso sakonetik loratzen zitzaizkion desioak bultzatuta zebilen bere
ekimenean. Zigortu egin nahi zuen, zigortu eta saritu. Zigorra berez,
konpentsazioa zen. Gizon handiagatik zituen sentsazioengatik, bera ikusi, entzun,
usaindu eta sentitzen zituen milaka buruhauste eder sortarazteagatik. Bere
ausardia, bere lotsagabetasuna eta bere harrokeriagatik. Hain zen polita, hain
ederra…bera.
Orduan, laugarren zigorrada, gero bosgarrena eta seigarrena heldu ziren.
Azarielen odola ipurdialdean batu zen, eta bertako sentsibilitate eta
masturbazioarekin batera, hitzekin ezin esplika daitekeen plazerra ematen zion
“atorra-gorriri”. Ipurdikoen zartadak ozen entzun ziren logelan.
– Txakurkume…txakurkume… – ahozkatu zuen bat-batean Azarielek, intziri eta
zinkurin artean. Hura entzuterakoan zazpigarren ipurdikoa eman zion.
– Zein da zure izena? – galdetu zion orduan Kaik jakingurazko jarreraz.
– Azariel “atorra-gorri” deitzen naute. – erantzun zion “Atorra-gorrik”. Kaik
zortzigarren zartada eman zion eta berak hasperen egin zuen berriz ere.
– Zein da zure izena? – errepikatu zion bortitzago.
– Azariel dudala esan dizut, egitan. – baina Kaik, are gogorrago jo zuen. Eta
bederatzigarren ipurdiko horretan, matematikari gazteak ebaki txiki bat egin zion
ipur-masailean. Odola isuri zen.
– Esaidazu beingoz zein den zure benetako izena. – orduan, itsaso haserretuaz
inguratutako burdin, egur eta metalezko hiriko gazte mantentzen zen boxealari
apartak, segituan erantzun zuen.
– Ari, Ari da nire izena, Ari dut izena. – beraz, emandako erantzunarekin pozik,
Kaik ipur-masaiak masajeatu eta laztandu zizkion mimo handiz. Eta ezkerreko
eskuan, eta libre utzi zuen eskumako eskuan tartekatuz, kanpaia joz, bertan aritu
zen zakila igurtzen, jolasten, eta gupidarik gabe, gizona orgasmora bideratzen.
Ekin eta ekin, azkeneko orro batez, gure Ari estasira heldu zen.
Kairen hanken gainetik jaitsi, bere burua alfonbrara bota eta arnasestuka gazteari begiratu
zion.
– Eta zuk zelan duzu izena, txakurkume?
– Ni itsasoa naiz, Ari. Itsasoa. – Orduan, Arik, inoiz erakutsitako irribarrerik
handiena eta zintzoena eskaini zion erdi zorabiaturik oraindik. Kaik ere, bere
irribarrerik politena eta esanguratsuena eman zion trukean.