Bikotekide bila nabil, zergaitik ez internetera jo?

Kaixomaitia.eus

Gaur egungo gizartean gero eta ohikoagoak bilakatu dira Internet bidez adostutako hitzorduak. Gero eta jende gehiagok ezagutzen du jendea aplikazio digitalen bidez, gero eta jende gehiago maitemintzen da sareak lagunduta. Eta ez gazteek soilik; adin, jatorri eta orientazio sexual guztietako pertsonek erabiltzen dituzte aplikazioak eta webguneak bikotekidea aurkitzeko. Gainera, bikotekidea aurkitzeko ez ezik, bizitza pertsonalean dituzten arazoei aurre egiteko ere baliatzen dituzte zenbaitek halako plataformak; esate baterako, norbait bakarrik sentitzen bada eta lagunarte baten falta sumatzen badu, balia ditzake tresna horiek lagunak aurkitzeko. Dena den, egia da halako aplikazioak eta webguneak erabili ohi dituzten gehienak maitasun edo sexu bila dabiltzan pertsonak izan ohi direla.

Internet bidez bikotekidea bilatzearena kontu nahiko berria da; izan ere, gaur egun Internetek gauza guztietarako ezinbesteko tresna dela dirudien arren, urte gutxi batzuk baino ez daramatza gure artean. Duela ez hainbeste urte, elkarri dantza egiteko eskatuz ezagutzen ziren bikote gehienak, baina gaur egun, hori aldatzen ari da. Kaixomaitiak harreman afektiboen inguruan egindako azterketaren arabera, parrandan –%35,8– edo lagunartean –%31,6– sortu ohi dira oraindik ere harreman gehienak, baina gero eta gehiago dira bikotekidea Internet bidez –%7,1– topatzen dutenak.

Internet harremanetarako baliatzen dutenak jendearekin hitz egiten hasi ohi dira plataformen bidez, eta bi pertsonak elkar atsegin dutela sentituz gero, hitzordu bat zehaztea izan ohi da normalena,  aurrez aurre ezagutzeko elkar. Sakelako telefonoetan harremanetarako aplikazio ugari daude dagoeneko, baina badira horretarako aukera eskaintzen duten hainbat webgune ere; tartean,

www.kaixomaitia.eus ataria. Webgune hori euskaraz hitz egiten duten pertsonek baino ez dute erabiltzen, eta guztira, 7.000 kide ditu erregistratuta. Zenbaki horiek erakusten dute euskal herritarrek jende berria ezagutzeko gogoa dutela eta horretarako Internet baliatzen dutela.

Argi dago bikotekidea bilatzeko modu berri horrek irauli egin duela erlazioak izateko modu tradizionala. Bikotekidea bilatzeko gogoa duenak ate berri bat du zabalik orain, esploratzeko beste bide bat. Gero eta gehiago dira bikotekidea ezagutzeko helburua izan eta horretarako ahalegina Internet bidez egiten dutenak, baina oraindik ere hainbat eta hainbat dira pauso hori emateko beldur direnak. Kaixomaitiak egindako ikerketaren arabera, elkarrizketatuen %86k uste dute Internet bikotekidea bilatzeko lagungarria dela, baina %23k soilik eman dute noizbait izena harremanetarako webgune batean.

Beraz, gauza bat argi dago. Jende gehienak uste du lagungarria dela Internet bikotekidea aurkitzeko, baina oso gutxi dira pauso hori ematera ausartzen direnak. Zer dago horren atzean? Kaixomaitiak egindako ikerketaren arabera, Interneteko webgune batean zergatik ez duten izenik ematen galdetzean, konfiantza eza edo lotsa aipatzen dituzte gehienek, eta nabarmena da arrazoi hori aipatzen duten gehienak emakumeak direla.

Adituen arabera, bilatua izatearen eta bilatzearen arteko harremanaren ondorio da emakumeek lotsa gehiago sentitzea. “Gizonezkoei bilatzearen rola eman zaie historikoki, eta emakumeei bilatuak izatearena. Orduan, emakume bat bilatua sentitzen ez bada, eta bera bilatzen hasten bada… Horrek gure identitatean daukan konnotazioa potentea da. Norberak bere buruari bilaketa horretan aktibo izateko baimena ematea kostatu egiten da. Eta ez daukagu zain egon beharrik norbait gugana etortzeko”, esan zuen Maitena Usabiaga Sarasua sexologoak Urolako Komunikazio Taldeak egindako elkarrizketa batean.

Bikotekidea bilatzeko modu berri horrek onura asko eragin ditzake, betiere aplikazioak modu zuhur batean erabiliz gero. Internet jende berria ezagutzeko baliatzen dutenek adierazten dutenez, beren interes eremuko pertsonak bilatzeko oso lagungarria da sarea, eta kalean sekula ezagutuko ez luketen jendea ezagutzeko aukera ematen diete aplikazioek. Beraz, bikotekide bila ibiliz gero, zergatik ez eman izena harremanetarako webgune batean? Lotsagatik?

Photo by Jenny Ueberberg on Unsplash