Emakumeen plazera, itzaletik argira.

Kaixomaitia.eus

Historikoki, emakumearen plazera isilarazi egin da, eta ugalketa funtziora mugatu. Tristea da horrela esatea, baina emakumeak objektu sexual soiltzat hartu izan dira. Dena den, hainbat emakumeren lanari esker, hori pixkanaka aldatuz joan da: Hildegarda Von Bingen erlijiosoa, Luisa Rosado emagina, Margaret Sanger erizaina edo Miriam Menkin doktorea izen garrantzitsu eta aitzindariak dira generoaren, hezkuntzaren eta sexu osasunaren arloan. Emakumearen sexualitatea mahai gainean jarri zuen mugimenduaren ahotsa izan ziren emakume horiek.

Emakumeen sexualitatea lotsaren eta ezjakintasunaren mende egon izan da hasieratik, baina aitzindari haiek arau horiek hautsi egin zituzten, berdintasunean oinarritutako sexualitate askeagoa sustatuz. Beren diskurtsoekin lortu zuten gizonen plazera bezala, emakumeena ere gizarteratzea, eta ez isilean mantentzea. Gainera, uko egin zioten emakumeek gizonei atsegin eman eta beraiek plazerik sentitu ezin zuten ideiari; horrek aurka azaldu ziren.

Izan ere, sasoi hartan, emakumeen masturbazioa senar-emazteen zereginei men ez egitea bezala ulertzen zen; uste izan zen emakumea masturbatuz gero, ahaztu egingo zuela zein zen bere funtzio bakarra: ugaltzea. Klitoriaz ere ez zekiten ezer, eta 1560ra arte itxaron behar izan zuten horretarako, medikuek organo hori aurkitu zuten garaira arte, hain zuzen ere. Bibragailuak, berriz, historia victoriar garaian hasi ziren indarra hartzen: zenbait emakume medikuarengana joaten ziren buruko mina, begietako ondoeza, presio altua, zorabioak, arnasketa etena, bulbako hezetasuna edota umetokiko sutasuna zituztelako, eta medikuen (denak gizonak) itxarongelak pazientez beteta egoten ziren; sintomak arintzen zituzten igurtzien zain iristen ziren emakumeak kontsultara. 1870ean, mediku batek, bere pazienteak eskuz sendatzeaz nekatuta, historiako lehen bibragailu elektronikoa asmatu zuen.

Aro industrialaren distira iristearekin batera, emakumeen borrokak aurrera jarraitu zuen. Emakumeak gizonen eskubide berak lortzeko mobilizatu ziren; besteak beste, botoa emateko eskubidea aldarrikatu zuten. Gaur egun, emakume haien borrokari esker jarraitzen dute indarrean eskubide horiek.

Sexualitateari dagokionez ere, emakumeek gaia gizarteratzen egindako lanari esker, urrats asko egin ditu plazer eta orgasmo femeninoak azken hamarkadetan. Isiltasun hartatik, argira atera da gaia pixkanaka. Hala eta guztiz ere, gaur egun oraindik, emakume askok ez dute beren bizitza sexualaz erabat gozatzea lortzen. Eta garrantzitsua da emakumeek beren plazeraz osotasunean gozatzea, beraiek asebetetzeko batetik, eta onurak eragiten dituelako bestetik. Emakumeen orgasmoak onura ugari eragiten ditu beren osasun fisikoan eta mentalean; hori horrela dela frogatzen duten ebidentzia zientifikoak daude. Orgasmoak sistema immunologikoa indartzen du– hau da, birusei eta bakterioei aurre egiten laguntzen du–, memoria hobetzen du, min kronikoak arintzen laguntzen du, hobeto atseden hartzen laguntzen du eta bihotzeko osasuna hobetzen laguntzen du, besteak beste.

Jarraian dituzu, orgasmoa eta sexua intentsitate handiagoz bizitzeko gako batzuk:

1. AZTERTU ZURE GORPUTZA

Ba al dakizu zein diren zure puntu erogenoak eta zerk kitzikatzen zaituen? Zure gorputza ezagutzea eta esploratzea puntu garrantzitsua da klimaxera iristeko orduan.

2.- GOZA EZAZU ORAINA

Laneko kontuez edo seme-alabez pentsatzen duzu sexua duzun bitartean? Akatsa da hori! Sexu harremanak izateko orduan, garrantzitsua da kontu horiek alde batera uztea, oraina bizitzea eta uneaz gozatzea, beldurrik gabe.

3.- ZORU PELBIKOA INDARTZEN DU

Ikasi zoru pelbikoa indartzeko ariketak egiten, egiaztatuta baitago muskulu horiek entrenatzeak orgasmoen maiztasuna eta intentsitatea areagotzen dituela emakumeen kasuan.

4.- KOMUNIKAZIOAREN GARRANTZIA

Berdin dio bikote bateko kideak ohean oso onak diren edota sexua egunero praktikatzen duten; lehenago edo beranduago komunikaziorik ez badago, harremanean eragina izango du horrek. Elkarrizketa eta konfiantza ezinbestekoak dira sexuaz osotasunean gozatzeko.

5.- ADIMENA ESTIMULATZEN DU

Ikasi burua plazer sentipenekin erotizatzen eta elikatzen. Nahikoa da kafe kikara batez, elkarrizketa on batez, ardo kopa batez eta antzekoez astiro eta patxadaz gozatzea. Eta gauean? Eguzkia ezkutatzen hasten denean, une erotikoak bila daitezke literaturaren, irudien eta soinuen bidez.

Erreferentziak:

-https://www.elmundo.es/papel/lifestyle/2019/10/05/5d962580fdddfff1088b45d4.html

-https://www.clarin.com/relaciones/historia-sexualidad-femenina-placer-negaron_0_bPnUmjNFNP.html

-https://theconversation.com/las-pioneras-en-la-historia-de-la-sexualidad-femenina-178960#:~:text=El%20placer%20femenino%20y%20la,las%20mujeres%20tambi%C3%A9n%20sent%C3%ADan%20placer.

-https://www.bbc.com/mundo/noticias-53562512

Photo by Alexander Grey on Unsplash