Beste asko bezala, izurriteak eta osasun krisia kudeatzeko hartutako neurriek erabat itoa zuten Nahia. Osasuna baino, krisi ekonomikoa zen berari zuzen eragiten ari zitzaiona.
Izurritearen bidez galdu zuen urtetan fabrika txiki batean eduki zuen lanpostua, izurriteari esker sartuko zen buru belarri proiektu berri batean. Besteen mendean aritzeari muzin egin, eta inori azalpenik eman beharko ez zion zerbait zerabilkien buruan. Debekuz eta mugaz beteriko garai honetarako egokia izan zitekeenaren ustea zuen.
Krisi batekin nahikoa ez, eta bikote krisia ere nozitzen ari zen. Mikelek eta berak elkar maite bazuten ere, ez zuten ohe jolasetan asmatzen, bien arteko desioa amatatzen ari zen su txikia zen. Garai batean, beroagoak ziren beraien topaketak. Ikastera kanpora joan behar izan zuen aldi hartan ere, ez zioten su etenik eman sexu jardunari. Egun baino irudimentsuago jokatu zuten, elkarrengandik urrun egotea egokitu zitzaienean ere. Sexting-a baliatu izan zuten, elkarri mezu erotikoak bidaltzeko. Skype bidez hitz aspertu bat egin ostean, bietako batek proposatutako “Egingo al dugu?”-ri, masturbatuz erantzun izan ohi zioten. Makina bat aldiz ikusia zuen Mikel kanpaia jotzen, baita Mikelek Nahiari entzun ere, hainbeste berotzen zuten aiene, ahuen eta hasperenen segida.
Sexu harremanak gutxi, eta kalitate eskaxekoak zituzten azkenaldian. Pizgarri suertatuko zitzaielakoan, ménage a trois bat egitea proposatu zuenean, azkar errefusatu zuen Mikelek, pandemia garaian geundela ahaztu ote zitzaion erantzunda.
Bizum-a edo Paypal-a erabiliko zuen bere zerbitzuak kobratzeko. Eskainiko zuen zerbitzuaren tarifa, denboraren araberakoa izango zen. Behin kobratu ondoren, bere telefonora deituko zuten bezeroek. Etxetik eginen zuen lana, azken aldian askok egin behar izaten zuen eran.
Zinemara, literaturara, musikara jo zuen narrazio, irudi erotiko bila. Masturbatze garairako lagungarri suerta zekizkiokeen “9abesti”, “oinarrizko sena” lako filmetako pasarte zenbait. Musika intstrumentu gisa, ikutzen zuen bere gorputza, laztantzen zuen zoko bakoitzak, zein doinu aterarazten zion ezagutuz.
Ostiral gaua zen, telefonoa kantari hasi zenean. Langintza berri guztiek sortzen duten urduritasunak gainditu arteko lehen egun haiek, ez ziren errazak izan. Zenbaitetan, telefono erotikoa baino esperantzaren telefonora bideratutako deiak ziruditen, bezeroen psikologo lana ere egitea egokitu baitzitzaion usu. Hastapeneko dei haietan ezagutu zuen Galder, gerora fidela bihurtu zitzaion bezeroa.
- Kaixo laztana, nola duzu izena?
- Kaixo, Galder naiz. Ez dut esperientziarik honelako dei motekin… ea zer moduz moldatzen garen…?
- Lasai Galder, esan zer eta nola gustatzen zaizun, eta hortik aurrerakoak laga nire kontu , ziur ondo moldatuko garena.
- Asko eskertzen dizut euskaraz aritzea. Garrantzitsua da niretzat, hain une intimoetan nire hizkuntzan jardutea. Nola izena duzu?
- Nikole naiz. Gau zoro bat pasaraziko zaituen Nikole. Eta bai, aho bizi naiz. Zentzu guztietan, gainera. Nahi duzu jolastu? Biluzten hasiko natzaizu. Elkarrizketa aurrera zihoan heinean, bere buruarekin geroz eta ziurrago sentitzen zen. Antzezpenari sinesgarritasuna ematen zion, zerabilkien ahots ezti eta sentsualak.
- Kulero gorrietan barrena, erraz aurkitu dute nire atzamarrek, zure baso beltzean sartzeko bidea, ezin kiribilagoak dituzu bertako ileak. Galder ere ez zen atzean geratzen den horietakoa.
- Gantzontzilo urdinak eraitsi dizkizudanean, gogor-gogor egindako hogei zentimetro inguruko enborra agertu zait, ahoan sartu dut…
- A, a, a,… hasperen txikiekin erantzun zuen Galderrek. Niri dagokit hasitako lanak bukatzea. Mingaina, klitoriaren inguruan darabilkit. Gero eta umelagoak dituzu inguru hauek, erabat likatsu bihurtu arte jarraituko dut hemen.
- Jarraitu, jarraitu horrela. Nahiaren aieneek ez zuten etenik. Plazera izan da zurekin negozioak egitea…
- Lehenengo aldia izateko, ez da batere gaizki egon, ez. Nahiaren azken hatsa entzun arte itxaron zuen, eskegi aurretik.
Hasteko era xelebrea, berea. Zerbitzuak eman baino, jaso egin zituela iruditu zitzaion. Arnasa erabat errekuperatu aurretik, bigarren deiari harrera egin beharrean zen Nahia.
- Ander naiz, Kaixo. Norbaitekin hitz egiteko premia nuen, eta zuri deitzea pentsatu dut. Baimen eske ariko balitz lez, ahots baxuz.
- Oso ondo egin duzu, guapo. Goibel xamar zaudela esango nuke, nik ekarriko zaitut zure onera. Dagoeneko konturatua zen Nahia, psikologo lanak zegozkiola.
- 10 bat urte iraun duen harremana eten berria dugu eta bere falta sumatzen dut.
- Nire eskuetan dagoen guztia egiteko prest nago, neska hori ahantz dezazun. Bakarrik zaude une honetan? Etxean, akaso?
- Ez, ez, mutila zen nire bikotekidea, eta ez ditut zure ohiko zerbitzuak nahi. Hitz egin bakarrik, mesede egingo dit. Ez dakit zer gertatu zaigun… Batera bizitzeko asmoak genituen orain gutxi, eta niganako sentimenduak aldatu zaizkiola esanez etorri zitzaidan lehengoan. Lur jota utzi nau, hau gerta zekigukenik ere…
- Barkatu, hetero arauetatik ihes egin nahi, baina aurreiritzi sexualak barneratuegi ditudala aitortu behar. Bada, sentitzen dut gaizki pasatzen ari zarela eta, baina garbi jokatu du behintzat zurekin. Ez zaizu erraza egingo, 10 urte denbora asko da, haustura oro da mingarria. Bide bat itxi zaizu, baina baita beste mordoa ireki ere.
- Hain nago nahigabetua. Oso malkartsua izan da gure bikote harremana. Hainbeste oztopo gainditu ostean, …
- Ez dira jende berria ezagutzeko garairik onenak, baina iritsiko dira hobeak. Eutsi goiari!
- Eskerrik asko, eskegi beharrean naiz, beste telefonotik deika dut norbait eta.
Errazagoa, erosoagoa zitzaion, sexu gogoz zegoena asetzea, inoren animoak altxarazten ibiltzea baino.
- Kaixo Marlene!
- Kaixo, guapo! Zer moduz zaude?
- Ondo, zurekin une polit bat pasatzeko gogoz.
- Ez zara damutuko, dena emateko prest naukazu. Non zaude?
- Etxean nago, pare bat trago hartu ditut lagunekin, baina nahiago izan dut zurekin egon. Aizu, izen horrekin frantsesez jakin dezakezula bururatu zait. Ba al dakizu frantsesez?
- O, mon cheri! Bien sur, Bordelen ikasi nuen. Je veux jouer avec toi, ce soir.
- Zeharo zoratzen nau frantsesez entzuteak. Ez dut tutik ulertzen, baina hain da hizkuntza goxoa eta sentsuala. Nolakoa zara?
- Beltzarana naiz,1´70 neurtzen dut, ile luzea, 61 kilo pisatzen ditut. Ta femme fatale. Etzan zaitez ohean, zuretzako prestatzen naizen bitartean.
- Azkar ibili, irrikitan nago zure gorputz osoko txoko ezkutu guztiak usaindu, ikutu eta dastatzeko.
- Gustoko dituzu gaur goizean zuretzako prezisuki erosi ditudan jantziak? Zigarroari zupada bat eman zion Nahiak, hasperen txiki batekin kea kanporatuz.
- Oso polita zaude. Zure ahots sentsualak urtzen nau ni. Kanoia kargatzen ari zait, zu tirokatzeko prest naukazu.
- Lasai mon cheri, ez izan presarik. Zure eskua nire enkajedun kuleroetan barna irristatzen nabaritzen dut. Ondo dakizu jakin, klitoriaren inguruan dut sentiberatasun gehien. Ea asmatzen duzun ondo kitzikatzen… leun, labain, erritmo eta posizio egokian darabilkizu hatza, bai, bai, horrela, ondo ari zara. Nik, bitartean, zure buztana eragingo dut. Poliki hasieran, azkarrago gero. Esango didazu, nola nahi duzun, d´accord?
- Ez zara batere gaizki egiten ari. Erritmo egokian ari zara nire buztana laztantzen. Zure titiburuei kosk egiteko gogoz nago…
- Besarka nazazu. Ta sartu, sartu, nire barnean nahi zaitut. Je t´aime
Intziri luze batez bukatu zen elkarrizketa, orgasmoaren ondorengo isiltasuna entzun zen eskegi aurretik.
Bezeroren batek, 11 urteko ume batek bezala hitz egiteko erregutu zion batean, zorrotz ihardetsi zion bera ez zela ez Nabokoven Lolita, ezta Miranderen Theresita ere.
Dei jakin batzuk alde batera utzita, gustura zegoen Nahia hilabete batzuk lehenago egindako apustuarekin. Lanean musukorik gabe eta seguru sentitzea, ez zen gutxi. Telefono deien menpe jarraituko zuen, bai egoera bere onera etorri artean behintzat…