Titiok eta hirurok

Zapatilak jantzi eta txandala soinean mendira egin dut. Telefono deiak, Covid-19ari buruzko elkarrizketa txatxu errepikakorrak, ardo bat lasai hartu ezina… mendira egin dut. Denbora mugarik gabe ibiltzeak dakarren neke hori sentitu beharrean. Nire burutik alde egin eta gorputza sentitzera. Biak bat izango ez balira bezala. Lepotik behera eta lepotik gora gauza desberdinak balira bezala. Buru hori eta gorputz hori nireak izango ez balira bezala. Ni ez banintz bezala. Mendira.

Asfaltoa bukatu eta lurra hasi bezain azkar oinustu naiz. Zuhaitzez inguratutako baso bat da hasierakoa. Eguzkia apenas sartzen da oraindik goizeko ordu horietan eta lurra hotz dago. Erdi heze. Poliki noa oinetan minik ez harzteko. Minik ez baina hankak lokaztu ditut. Txokolatetan sartu izan banitu bezala geratu dira, miazkatzeko gogoa ematen dute.

Pin! Whatsappera mezua iritsi da. Irakurri gabe hegaldi modua aktibatu dut eta mugikorra eskuan lehenengo argazkiak egiteko aprobetxatu dut.

Lurra heze eta hotz egon arren berotan sartzen hasia naiz. Jertsea gerrira lotu dut. KLIK! Argazkia.

Basoa amaituta belar eta zelaiak ireki dire nire aurrean. Apenas gurutzatu dut inor orain arte. Kirolerako bularretako fosforitoak bere funtzioa egiten du, bai ( koloreak ondo ematen dit, modernoa da eta izerdia disimulatzen laguntzen du) baina gaurkoan kentzeko inpultsoa izan dut. Nahiago dut titiek haizea har dezaten. Buru enbotamendua arintzera joan eta titiak enbotatzea. Hori paradoxa. Kendu eta gerrira lotu dudan jertsearen poltsikoan sartu dut eta arnasa sakon eta batez ere lasai hartu dugu titiok eta hirurok. Udako haize fin eta gozoa dabil. Orain arte igarri ez dudan moduan sentitu ditut titi-buruak tente. KLIK! Argazkia. Fereka eder horren sentsazioan murgilduta hitz egin didatela pentsatu dut une batez: 

  • Ainhoa, haizea ondo dago. Baina behin hola jarrita, presio gehixeago eskertuko genuke.

Irribarre egin eta kasu gehiegirik egin gabe jarraitu dut bidea. Lurra epel dago belar artean, eguzki izpiak ondo sartzen dira honaino. Oinak berotan sartuta daude jada. Azkarrago ibiltzen hasi naiz. Hemen apenas dago min hartzeko aukerarik. Urrats seguru eta sendoak eman ditzaket eta erritmo biziagoa hartu dut. Izerditan nago. Bularretakoak jada eusten ez dituen tantak sentitzen ditut kolkotik behera, bular artetik eta triparaino. Kili- kili egiten didate tantok eta Titi- puntak betirako gogortu direla penstatzen hasita nago. Ni baino goizago ibili den pertsona batekin gurutzatu naiz, goitik behera dator bera. Une batez lotsatu eta gorritu egin naiz, izerdia, titiburu gogortuak eta nire irribarrean lizunkeria ikusiko zituelakoan. Baina eskuetan daramatzadan zapatilei begira agurtu nau.

Odola gorputz guztira bonbeatzen ari da, bihotz taupadak azkar samar ari dira taupaka, izerdia poro guztietatik ateratzen zait. Zuhaitzetako hostoak dantzan ari dira. Udazkena iritsi aurretik eta adarretatik guztiz askatu aurreko dantza jostarian. Begira geratu naiz. Belarriekin ikusi ditut hostoak elkar ukitzen eta goxotzen. Inbidia eman dit. KLIK! Argazkia.

Inor gehiago gurutzatuko ez dudalako konfiantzan edo inuzentekerian prakak kendu ditut. Minutuak aurrera eguzkiak gogorrago jotzen du orain. Motxila txikian sartu ditut. Arropa kendu eta gerrian bilduta eramateak zentzurik ez duelakoan. Zalantzak hartu nau une batez: norbaitekin gurutzatzen banaiz? Ikusten didanak zer pentsatuko du? Eta ezaguna baldin bada? Kalkuluak egin ditut. Uda da, eguraldi ederra dago. Bero handia egingo duela iragarri dute. Gehienak hondartzara joanda daude eta bertan denak joaten dira kulerotan. KLIK! Argazkia

Prakak kenduta kuleroetako humela usaindu eta sentitu dut. Pauso bakoitzean irrist egiten didate aluko ezpain handiak. Sentsazio berezia izan da. Atsegina. Baina ez diot denbora askoan eutsi. Badakit leister helduko naizela geldiune bat egiteko aproposa den gune batera. Ermita txiki bat eta iturria daude bertan. Ur piskat edango dut freskatzeko. Eta atseden hartuko dut. Oinez jarraitzeko agian frakak jantzi beharko nituzke. Ikusiko dut. Metro batzuk aurrerago hesitxoa pasatu eta pausoa leuntzen joan naiz berriz ere. Begirada luzea daramat, konturatu naiz dagoeneko ez dagoela inor. Ermita itxita dagoela konrpobatu dut.

Ur trago bat hartu dut iturritik. Fresko dago ura, indarrez ateratzen da txorrotatik. Eta ahotik eroritako tantak izerdiarekin nahastu dira. Kamiseta kendu dut. Eta kuleroak. Ahotik datozen tantak aluraino iritsi dira. Llueve sobre mojado. Aranari, hutsuneari begira jarri naiz. Kezka edo zalantza izpiak baino indartsuagoa da berotasuna eta humela. Titiburuak ikutu ditut hatzamar bustiekin. Putz egin diet goikaldetik. Eta oilo ipurdia jarri zait gorputz osoan. Goiz osoa daramte nire zain. Zirkuluak egin ditut, titiburutik urrutiago hasi eta geroz eta gertuago puntara iritsi arte. Presio gehixeago, erritmoa azkartu, putz egin eta alua gainezka egin beharrean daukat. Etzan egin naiz belarretan.

Oinetako lokatza sikatu egin da. Gorputzak lurraren beroa jasotzen du. Hankartetik pasatzea lortu duten belar hostoek alua goxatzen didate. Eta momentua eternoa bihurtzen da. Gehiagorako gogoa dut ordea. Bularretatik esku bat kendu eta aluraino jeitsi dut. Ikutzen hasi eta hatzamar odolduak ikusi ditut. Egia! Hilekoarkin nagoeneko sexua sensiblea da oso. Gutxirekin izugarri sentizeko gaitasuna dut odoletan nagoenean. Klitoria masajeatzen hasi naiz. Eskuak bakarrik doaz. Izotz gaineko patinajea balitz bezala (baina hotzik gabe) Arin, fin, estiloso dabiltza nire eskuak. Bakarrik. Bulba osoan dabiltza. Ile bustietan endredatu dira hatzamarrak, haragi puska oro miatu dute, klitoriko nerbio guztiak sutan daude, handituta, puztuta, gogortuta. Baginarako bidea hartua dute beste eskuko hatzamarrek. Haizeak egingo du titietako lana. Eta motxilan platano bat sartu dudala gogoratu dut, ez dakit zergatik. Lapusus txiki bat. Eskua motxilara zuzendu dut eta platanoa hartu. Baginaren ahoan ezarri dut goxo.

  • Nahi baduzu bakarrik, esan diot.

Baginako ahoa eskuz zeharkatu dut lehenengo. Gustoa eman dit. Hemendik dator ur jauzia, bera da uholdea sortzen ari dena. Irekita sumatu dut, zabalik, gogotsu. Platanoa hurbildu dut. Punta sartu dut lehenengo. Eta sakonera sartu da ia bera bakarrik. Klitoria laztantzen jarraitu dut beste eskuarekin. Haizeak titiak laztandu dizkit, bustitzeaz arduratu naiz ni. Hostoak dantzan jarri ditu berriz ere. Eguzki izpiek nire alua berotzen dute, eta klitoria gogortu. Sakon (eta goxo) sartzen dut platanoa eta azkar estimulatu bulba osoa lehenengo, klitoria gero ( jostailuen erritmo luzeena hartu duela esan genezake). Arnasa gero eta estuago jo dut goia. Segundo gutxira txizagure forman isuri dut barruan geratu den euri jaza. Izerdia, isuria, iturriko ura eta lurraren umela nahastu dira une batez. Ura gara.

Albora begiratu eta margarita familia baten ondoan nagoela konturatu naiz. Handietako bat hartu eta belarri ostean jarri dut. KLIK! Argazkia.

Jantzi aurretik sikatu eta garbitzeko okurrentzia izan dut. Baina gorputzean eraman nahi dut gaurkoa. Odolaren arrastoa, plazerraren usaina eta oroitzapen efimeroa. Kuleroak, frakak eta kamiseta jantzi ditut. Kirolerako bularretakoa motxilan sartu dut. Jertsea gerrira lotu. Kaltzetinak eta zapatilak ere soinean eramango ditut beheranzkoan. Eskuak libre izateko. Platanoa zuritu eta dastatu egin dut. Ederra dago. KLIK! Argazkia. Gaur ez dut tontorrerako beharrik, nirea egin dut jada. Gorputzak eta buruak bat egin dute nonbait, eta hara! Ni naiz! Zuhaitz eta belar artean, eguzkipean nire buruarekin egin dut etxerako bidea.