Durangoko Azoka dator: zer eskainiko digu euskal literatura erotikoak?

Kaixomaitia.ues | Nagore Vega (@Muxkilla)

Euskararen Eguna pasatu berri, Durangoko Azokari begira jarrita, eta gure blogean lantzen ditugun gaiak kontuan hartuta, literatura erotikoaz aritzea egokia iruditu zaigu. Zer eskaintza dugu euskaraz? Zer topatuko dugu Durangon? Ikus dezagun…

Lehenik eta behin, argi utz dezagun zertaz ari garen literatura erotikoa esaten dugunean. Garbi dugu literatura genero bat dela. Hortik aurrera ñabardura ezberdinak izan daitezke. Wikipedian begiratzea erabaki dugu:

Literatura erotikoa genero literario bat da non erotismoarekin eta sexuarekin lotutako testuak sailkatzen diren. Horren barruan mota askotako testuak aurki daitezke, muturreko pornografiatik anbiguotasun handiko testuetara. Pornografia eta erotismo artean bereiztea ez da lan erraza. Esan ohi da pornografia harreman sexualen deskribapen hutsa eta gordina den bitartean, erotismoa poetikoagoa zein leunagoa izango litzateke. Dena dela, bien arteko lotura zuzena den bitartean, biak bereiztea oso zaila da eta askotan eztabaida horren atzean aurreiritziak eta jarrera moralizatzaileak ezkutatzen dira.

Genero honen barruan ipuinak, eleberriak, antzerki-lanak eta sexuari buruzko eskuliburuak kokatzen dira.

Historikoki lehenengo testu erotikoak oso zaharrak dira. Esaterako, hor ditugu Egiptoko papiroak, Bibliaren “Abestirik Ederrena” eta Kama Sutra. Euskal Literaturan oso berandu hasi da genero hau lantzen; beste gauza askotan bezala aitzindaria Jon Mirande izan zen.

Banner_Lehiaketa bertsoa-min

Historia pixka bat

Gatozen gurera, beraz. Jon Mirande? Jon Mirande Aiphasorho (1925eko azaroaren 10a, Paris – 1972ko abenduaren 28a, Paris) euskal idazlea izan zen, XX. mendeko olerkari esanguratsuenetakoa. Poesia landu zuen batez ere. Erotismoa (onanismoa eta lesbianismoa), heriotza, paganismoa eta abertzaletasuna ziren erabiltzen zituen gaiak (informazio gehiago: https://eu.wikipedia.org/wiki/Jon_Mirande).

Aurrez ere egin izan zitzaizkion erotismoari aipamenak. Euskarazko lehen liburu inprimatutik nabarmena da erotismoaren presentzia: Bernart Etxepare-ren Emazten Fabore-n erreferentzia zuzenak ageri dira.

Geroago, Axularrek, Joan Batista Agirrek (Agirre Asteasukoak) edo Frai Bartolomek (Bartolome Madariagak) esplizituki deskribatu zituzten hainbat eszena erotiko.

Arnaut Oihenartek ere deskribatu zuen emakumearen gorputza, esaterako. Eta Miranderen testu “eskandalagarri bezain apurtzaileak” klasiko kontsidera daitezke egun.

XX. mendearen azken hamarkadetatik ekoizpenak gora egin zuen. 1980. hamarkadatik aurrera itzulpenak ugaldu ziren (Sadeko Markesa, Apollinaire, Bataille…). Horrez gain, kutsu erotikoko lan ugari argitaratzen hasi ziren, eta emakume-idazleek pisu nabarmena hartu zuten pixkanaka.

Eleberri edota olerki-liburuetatik kanpo, aldizkarietara ere hedatu zen fenomenoa. Lehiaketak antolatzen ere hasi ziren.

XXI. Mendearen hasieran, Txalaparta argitaletxeak Literotura bilduma sortu zuen. J.M. Elexpuru editoreak komentatu izan duenez, “idazle eta editore gehienak ezkor agertzen ziren. Porrot egingo zuela pentsatzen zuten”. Ez da hala izan, erreferente bihurtu da bilduma.

Egungo eskaintza

Zer topa dezakegu gaur egun? Edo zer kontsultatu? Begira, begira…

Eta Durangon zer?

Durangoko Azokaren 52. aldia izango dugu aste honetan, abenduaren 6tik 10era. Bertan izango dugu literatura erotikoaz ere gozatzeko aukera. Besteak beste, aurtengo uztako honako liburuak topatzeko aukera izango dugu:

Zukafukamusuka

Horrez gain, gainontzeko urteetako liburu, disko eta bestelakoak ere izango dira. Hemen kontsulta ditzakezue azokako produktuak.

Ikusi dugunez, euskaraz ere irakur dezakegu literatura erotikoa. Gozatu eta imajinazioak egin dezala.

Eta zuk gomendatuko zenuke euskarazko liburu erotikorik, autoreren bat? Bota zure iritzia iruzkinetan!