Kaixomaitia.eus | Beñat Garaio Mendizabal @BGaraio
“Gure kaiolak apurtzen”
Doinua: sentimendua sortu zitzaidan)
Gure inguruan sarri azaltzen da
zer den polimaitasuna
nahiz ta agian bikote askori
suertatu horren urruna
fideltasuna izan daiteke
batzutan kate astuna
harreman oro ona izateko
dugu erantzukizuna
eta egin behar da beharrezkoa
dela sentitzen duguna (bis)
Kalte handiak sortu ohi ditu
sarri asko frustratzeak
ta ez du laguntzen gaurko gizarte
zurrun hontako korseak
ez ote du ba dena okertzen
adar mordoa jartzeak
laranja erdi hori gehitxo zukutu
ta dena darama haizeak
ez du zentzurik harreman malguk
ta amodioa eza lotzeak (bis)
Adulterioa hainbat herritan
bilakatu da delitu
eta gurean ez horrenbeste
baino fama txarra baitu
gazte ginela gu lorez lore
ligatzen ginen aritu
eta orain horri bapatean uko
egin behar zaiola aditu
ezin baitzaio erreka orori
bere bidea gelditu (bis)
Irudia: RadicalRelationHeart