Hurrengo bi iruzkinetan “Euskal Herritarron harreman afetibo eta sexualei buruzko ikerketaren” bigarren atal nagusiari ekingo diogu, “Internet bidezko harremanei” dagokiona.
Interes bereziarekin erreparatu diogu bigarren atal honi. bi zatitan zabalduko dugu irakurterrezagoa izan dakizun, lehena hau, G16-G18 galderei dagozkien grafika eta taulak azalduko ditugu eta hauei dagokien gure gogoetak. Bigarren iruzkinean G19-G23 galderak, taulak eta gogoetak.
Honela, lehen galderari helduz, G16. a, harremanetarako webguneren batean izena eman duzuen jakin nahi genuen.
Erantzunen arabera:
- Erantzuleen %23ak izena eman du noizbait harremanetarako webgune batean.
- Izena eman dutenen gehiengoa 30-44 adin tartekoa eta gizonezkoa da. Gizonezkoak 10 puntu gehiago emakumezkoak baino.
- Homosexualak dira gune hauetan izen eman dutenen gehiengoa, bisexual eta heterosexualengatik jarraituak.
G17 garren galderan berriz inoiz izena eman dutenei, online dating atarien/aplikazioen erabiltzaileei, galdetu genien erabilera maiztasunaz. guztira 406 erantzun jaso genituen.
Erantzunen arabera:
- Erantzuleen %70ak urtean pare bat aldiz edo gehiagotan erabiltzen ditu webgune hauek; %11ak egunero.
- Egunero erabiltzen dituzten gehiengoa 30-44 adin tartean kokatzen da. Era berean, gizonezkoek emakumeek baino maiztasun gehiagorekin erabiltzen dituztela nabaria da; bi bider gehiago.
- Egoera zibilari erreparatuta, ezkondu eta banandu / dibortziatuak dira harremanetarako webguneak egunero gehien erabiltzen dituztenak.
Eta atal honen lehenengo iruzkinarekin amaitzeko G18. galdera: laguntzen al dute atari/aplikazio hauek harremanak egitek/ligatzen?
Erantzunen arabera:
- Erantzuleen gehiengoak (%86) pentsatzen du Internetek harremanak izaten / ligatzen laguntzen duela. Sinesmen hau 45-64 adin tartean ematen da gehien, nahiz eta beste adin multzoetan ere nabarmena izan.
- Gizonezko gehiago dira (%88) baiezkoa ematen dutenak emakumezkoak (%84) baino.
- Inteternetek harremanetan laguntzen duelaren ustea zabalduen dago homosexualen artean (%91).
- Uste hau ez dutenen gehiengoak ez du bikotekiderik eta zoriontasun maila sexuala oso baxua / baxua da.
Datu interesgarriak ezta? eta bi grafikoak parez pare jartzen baditugu?
- Orokorrean onartua dago Interntek harremanak errazten / ligatzen laguntzen duela (%86), baina ehuneko txiki batek (%23) besterik ez du eman izena harremanetarako webguneren batean.
- Nahiz eta Internetaren laguntza onartu eta harremanetarako nahia aurkeztu, oraindik ere trabak daudela antzematen da Interneten bikotekidea topatzeko nahia baieztatu eta harremanetarako webguneetan izena emateko. Aurreko grafikoak argi erakusten du sinesten eta egiten denaren arteko kontraesana.
Eta zuei beste ezerk eman dizue zer pentsatu? Ba partekatu gurekin!
Atalari dagokion 2. iruzkina jarraian, G19-G23 galderak aztergai.