Lehengusinari bisita

Alaitz Barandiaran

18 urte bete nituenean ez nuen batere argi nire bizitza zein arlotara bideratu nahi nuen. Batxilergoa egina nuen Zubiri-Manteo institutuan, Aisialdiko Begirale ikastaroa egiteko 17 urterekin hasi nintzen alderdi teorikoa ateratzen eta 18 urte bete bezain laster, praktikak egin ahal izan nituen gaztaroa igaro nuen aisialdi taldean. Donostian bizi nintzen eta zein bide jarraitu erabaki aurretik (unibertsitate gradua aukeratu edota bestelako ikasketak jarraitu) gurasoek Kaliforniara bidaia oparitu zidaten urte betez. Europa iparraldeko zenbait herrialdeetan nahiko arrunta omen zen unibertsitatea hasi baino lehen, gazteen burua zertxobait kokatzeko, autonomia lantzeko eta beste hizkuntza bat ikasteko urte beteko aukera hori izatea. Zorionez gurasoek ez zuten diru arazorik eta hori izan zen hartu nuen bidea.

San Frantziskon Ingelesa ondo ikasi nuen, baita autonomia landu ere bai, eta zer esanik ez aurreko urteko udaleku beroen jarraipenari askatasun osoa emateko aukera ere izan nuela. Aurreko kontaketan aipatu bezala neska bero eta irekia naiz, ah! Jakintzat eman dut, baina Eneritz naiz, ‘Udaleku beroak’ kontaketaren protagonista.

Kalifornian bizi izan nuena, ez dut beste inoiz bizi, eta horrek kontaketa erotiko aparteko bat merezi du.

Urte hura zentzu askotan erabateko gozamena izan zen eta gainera nire bizitza bideratze aldera aurrerapausoa egin nuen. Urte osoa kanpoan igaro ostean bi gauza oso argi atera nituen: lehenengoa Erizaintzako karrera egingo nuela zen, eta bigarrena Euskara asko gustatzen zitzaidala zen. Horregatik unibertsitatean matrikula egitearekin batera, EGA ateratzeko euskaltegi batean izena eman nuen eta hiru hilabete igaro eta gero atarikoa, idatzizkoa eta ahozkoa gainditu eta titulua lortu nuen.

Eta berriz ere betiko kontua. Zer arraio gertatzen zitzaidan ni baino nagusiagoak ziren gizonekin? Morbo izugarria ematen zidan euskaltegiko irakasleak, Mikel izena zuen eta 32 urte zituen, ez zen bereziki erakargarria, jatorra bai, oso, eta zuen adinerako ez zuen itxura txarra, baina etxean klasekoa errepasatu behar izaten nuen, klase orduetan burua irakaslearen ipurdi eta hanka tartera joaten zitzaidalako. Udalekuetan gazte bezala egon nintzenean hezitzailearekin txortan egiten nuela fantaseatzen nuen etengabe, noiz edo noiz gauza bera gertatzen zitzaidan gorputz-hezkuntzako irakaslearekin, baina nire lehen fantasia oso gazte nintzela suertatu zitzaidan eta lagun baten aita izan zen gaueko fereka askoren erantzule. Eskerrak masturbazioa nire egunerokotasunean txertatuta nuen, ze bestela erotuko nintzen. Gainera masturbatzeko aukerarik ez nuenean bakero estu batzuk aukeratzen nituen eta edozein afera probesten nuen izterrak estutu eta aluaren berotasuna zertxobait arintzeko.

2016ko azaroak 5 da, gaueko 21:53, pijama jantzita dut eta ordenagailu aurrean eserita nago izterrak zabal-zabal eginda, eskuak teklatuan eta tanga azpian dagoeneko bibradorea martxan jarrita izan dut bigarren paragrafotik aurrera. 5-10 minutu nahikoa izan dira kontaketa honek gogorarazten didanagatik tanga erabat bustita uzteko. Batzuetan burua eskuak baino azkarrago doa eta horrelakoak gertatzen zaizkit.

Tira, Erizaintzako karrera egin bitartean 4. perfila ateratzeko ikastaroa egin eta titulua ere atera nuen. Unibertsitate urteak zoriontsuak izan ziren, jende ezberdin asko ezagutu nuen, parranda pixka bat bota, neska zein mutilekin ligatzeko aukera ere izan nuen eta gainera gazteetatik nenbilen esku baloi taldean jarraitzen nuen izerdia botatzen, izterrak eta ipurdia gogor mantenduz.

Zerrendetatik Lazkaoko anbulategian urte osorako lanpostua eskaini zidaten, a ze pagotxa! Hasierako hilabetean joan etorria egiten nuen egunero, baina Beasainen nuen lehengusina batek nire lanaren berri izan zuenean, bere etxean logela bat soberan zuela esanez gonbidatu ninduen eta ez nuen bitan pentsatu, gurasoen etxean beharrezko nituen gauzak pare bat maleta handitan sartu eta Beasainera abiatu nintzen. Etxe handia zen, 75 metro karratu, bi logela, egongela eta sukalde handiak eta bainu gela handi batean banatuta, hau guztia oso gustu finarekin dekoratuta. Zoragarri!

Nire lehengusinak Haizea izena zuen, lau urte zeramatzan bakarrik bizitzen eta dagoeneko 31 urte zituen, nik 24. Ez zen oso altua, ezta bereziki argala ere, baina fisikoki bere begiradak eta bere titi handiek edozein mutil edo neska erakartzen zuten. Hilabeteak joan, hilabeteak etorri mutil ezberdinak pasa ziren bere ohetik, oso guapoak zirenak, gihartsuak, gaztetxoak, helduagoak, … arrakasta zuela ezin zen ukatu eta inbidia puntu bat ere banuen. Batzuetan beraien hasperenak entzuten nituen eta nire ohiko masturbazioa intentsitatez handitzen zen, a ze gozamena jo ta su ari zirela entzutea. Beraien gelara sartzeko gogoa sartzen zitzaidan, ez ote ziren inoiz nirera etorriko trioa eskaintzeko asmotan? Familiako kontua al zen gure berotasuna?

Lehenengo aldietan lotsa puntu bat izaten nuen momentuko mutila aurkezten zidanean (erakargarri suertatzen bazitzaidan), baina hurrengoetarako eta udaberria iristen ari zelako aitzakiarekin, kulot batzuk eta kamiseta aske bat erabiltzen nituen pijama moduan eta hauengana lotsarik gabe gerturatzen nintzen zertxobait “ligatzera”. Kamisetak ez zuen ezer berezirik, baina aldez aurretik nire titi puntak berotu eta gogortzen nituen eta etxean egoteko sujetadorerik erabiltzen ez nuenez kamisetaren kontra agerian geratzen ziren. Batzuetan ere hirurak sofan pelikularen bat ikusten ari ginela zerbaiten bila altxatzeko aitzakiarekin, bere begiek nire ipurdia jarrai zezaten ahalegin berezia egiten nuen.

Oro har konfiantza osoa genuen Haizea eta biok eta batak besteari momentu beroenak ere kontatzen genizkion, baina egia da orain arte ez nuela jakin mutil horiek non ezagutzen zituen eta bat-batean izugarrizko kuriositatea sortu zitzaidan. Larunbat euritsu batean etxean afaltzen ari ginen bitartean aurreko gaueko mutilaren aitzakiarekin…

– Haizea, hiru hilabetetan laugarrena da! Denetarik kontatu didazu beti, baina non ezagutzen dituzu? Kaletik topo egiten duzu beraiekin ala nola ezagutzen dituzu horrenbeste mutil? – Bota nion konplizitate apur bat bilatu nahian aurpegian irribarrea marraztuta.

– Baa…. ehmmm, ezagutu egiten ditut, gero telefonoak elkarbanatzen ditugu eta zerbait hartzeko geratu ondoren feelinga sentitzen badugu ba. – Esan zidan galdera apur bat saihestuz.

– Ummm, uste dut ez didazula galderari erantzun? Jajajaja, benga kontaidazu!

– Ehmmm…sarean…

– Sarean? Arrantza egitera ateratzen zarenean sarearekin joaten zara ala? Jajajaja

– Ze txotxola zaren! Interneten!

Interneten asko ibilia nintzen eta bestela ere denetarik probatuta nengoen: whatsapp bidezko elkarrizketa beroak, hauek batzuetan argazkiak edo bideo txikiak konpartituz, dei erotikoak ere probatuta nituen, baina egiari zor, ez zitzaidan burutik pasa ligatzeko interneteko webgune ezberdinetan izen ematearena. Berriz ere kuriositatea piztu zitzaidan.

– Baina horrek funtzionatzen du? Nola doa kontua? Kontatu!

Nik kuriositatez harriduraz baino gehiago galdetu nuela ikusita, Haizea lasaitu egin zen eta prozedura nola zihoan azaldu zidan: oso denbora gutxian mutil askorekin hitz egiteko aukera izaten zuela esan zidan. Ligatzeko prozesua asko azkartzen zuela eta gainera oso merke ateratzen zela! Ez zuen parrandan etengabe irten behar kalean edo tabernetan nor topatuko ote zain. Gainera horrela pertsona asko ezagutzeko aukera zuen eta lotsak asko txikitzen ziren.

– Joe, baina kalean edo tabernan ligatzearen xarma galtzen du horrek! – Aipatu nion esaten zizkidan gauza positibo guztien beste aldea erakutsi nahian.

– Arrazoi izan dezakezu, baina internet bidez ezagutzeak ez du esan nahi erlazioa birtuala bilakatzen denik, hasierako ezagutza prozesua azkartzeko besterik ez du balio, ondoren kalean topatu behar baitzara benetan pantaila bitartez jaso dituzun sentsazioak errealak diren ikusteko. Eta hor noski denetarik topa dezakezu, sorpresa negatiboa baina baita positiboa ere. Eta txarrenean ere pertsona ezezagun batekin kafea hartu besterik ez duzu eta ez dago inolako konpromisorik. Oso erraza da!

Hitzik gabe utzi ninduen, pentsakor…

– Gainera pertsona normalez osatuta egoten da, ni pertsona normala naizela iruditzen zaizu ezta? Jajaja – Esan zidan buruan nuena asmatuz.

– Ehmmm, arrazoi duzu… eta hilabete hauetako mutil horiek bertan ezagutu dituzu? – Kontziente izaten ari nintzen bertan ezagututakoak Internet bidez ezagutu bazituen, mundu hura ezin zela horren iluna izan!

– Bai… gustatu al zaizkizu ala? – Bota zidan berriz ere nire pentsamenduak irakurriko balitu bezala.

– Jodeee, non eman behar dut izena??? – Barrez lehertu genuen…

300x300_animatua

Orduantxe afarikoak jaso eta sofara joan ginen askotan egiten genuen bezala, berak ordenagailu eramangarria ekarri zuen eta bere perfila erakutsi zidan, baita webguneko tripak erakutsi ere. Kuxkuxeatzen ibili ginen luze eta azkenean noski nik ere kontu bat ireki nuen!

– Nork esango zidan afaldu baino lehen, afaldu ostean internet bidez ligatzeko euskal webgune batean apuntatuko nintzenik! Jajajaja. Eskua jokatu izan banu galduta izango nuen! Eta eskurik gabe nola masturbatuko nintzen zure txortak entzun bitartean? – Joderrrrr, pentsamendu horiek altuan esan nituen? Lotsa, lotsa, lotsa, aurpegia gorri-gorria, tomate kolorekoa, beroa…puffff

– Jajajajaja, jode Eneritz, ondo dago jakitea, hurrengoetan ez ditut hasperenak horrenbeste ezkutatuko!

Momentu batean izugarrizko gertutasuna eta konfiantza zegoela iruditu zitzaidan, ia edozer gauza elkarri kontatzeko gai sentitzen nintzen, baita nire zenbait kontakizun bero ere hala suertatuz gero. Gelara joan nintzen eta sarritan erabiltzen nuen bibradorea erakutsi nion.

– Begira zer erabiltzen dudan zu jolasean zabiltzan bitartean, brrrrr brrrrrr – Piztu nion bibradorea.

– Jope, eta zuzenean jartzen duzu hori edo kulero gainetik? – Esan zidan Haizeak

– Nahi duzun bezala, baina onena aluarekin kontaktu zuzena edukitzea izaten da. Probatu nahi duzu pixka bat kanpotik, nola sentitzen den ikusteko?

Gure begiak elkarri begira tinko mantendu ziren ahoan irribarrea ateratzen zitzaigun bitartean. Haizeak ez zuen ezertxo ere esan eta bere leggin grisen gainetik aluan kokatu zuen bibrazioa piztuta zuelarik. Hasieran urduritasun barrea atera zitzaion, baina ez zuen bibradorea alu gainetik kentzen eta barre urduriek gozamen sentsazioei lekua utzi zioten. Ahoa apur bat zabaldu zuen, begiak itxi eta gozatzeari ekin zion. Minutu bat, bi minutu… hirugarren minutuan leggina bustitzen ari zela ikusi nuen (nire alua lehenengo minuturako blai egina zegoen), lau minutu eta izterrak zabaltzen eta ixten hasi zen, sofan gorputza erabat luzatu, burua atzera bota…

– Buuufffffffffffffff, ahhhhmmmmm, joder ze onaaaaaaaaaaa! – Korritu zen Haizea aurpegitik irribarre zoriontsu bat ezin kenduta.

– Zertan ari zara zu? – Esan zidan begiak ireki zituen momentuan.

Lehenengo minutuan begiak itxi zituenetik kuxin bat hartu nuen eta izterren gainean jarri nuen esku bat alura eramaten nuen bitartean. Ez zen bidezkoa bera masturbatzen zen bitartean ni geldirik egotera behartzea! Oraingo honetan ni bukatzear nengoen eta erantzun baino, nahiago izan nuen begiak itxi eta nire behatzen erritmoari kasu egin.

Konbultsioak etorri zitzaizkidan eta bertan korritu nintzen bere begien aurrean. Bat eta bat gindoazen.

Begiak ireki nituenean berak eskua leggin azpian sartuta zuen eta ikusten ez nuen arren bibrazio soinua entzuten nuen, beraz oraingoan aluko ezpain leunekin zuzeneko kontaktua probatzeari ekin zion. Jode, behin hasita… ba al zuen honek amaierarik? Bi minututan bere hasperenak iritsi ziren eta berriz ere korritu egin zen. Azkar batean nire gelara joan eta bertatik gomazko zakila ekarri nuen. Dagoeneko lotsa guztiak uxatuta genituen eta sofa hura gozamenaren tenplua bilakatzen ari zen. Orgasmoak bata bestearen atzetik iristen ari ziren, eta “okerrena” hauen intentsitatea gero eta handiagoa izaten ari zela eta noiz amaituko ote genuen ez genekiela. Izugarria!

Gure galtza eta kuleroek blai eginda amaitu zuten, bakoitzak auskalo zenbat orgasmo izan zituen, baina geratu gabe egon ginen denbora luzez gure alu goxo horiek laztantzen. Lasaitu ondoren arropak erantzi, elkarri muxu goxo bat eman genion eta lotara abiatu ginen. Gau hartan goxotasunean elkarrekin lo egin genuen eta hortik aurrerako hilabeteak erabateko gozamena izan ziren. Gure arteko konfiantzak maila gorenena hartu zuen eta sexu jolasak askotarikoak izan ziren.

Enteratzerako abendua iritsi zen, ordurako nire lehen saiakerak egin nituen internet bidez pertsonak ezagutzeko eta egia esan interesgarria iruditu zitzaidan. Aukera gehigarri bat zen hura, pertsona ezberdinekin kontaktua egiteko, eta gainera erabiltzen oso erraza zen!

Kontratua amaitu zitzaidan Lazkaoko anbulatorioan eta gurasoen etxera bueltatu nintzen. Gogorik ez nuen noski, are gutxiago bizitzen ari ginen momentu goxo horiei agur esan beharko nielako, baina tarte batez aldentzea eta Donostian lana bilatzea ez zitzaidan ere erokeria iruditzen.

Eneritzen abenturek jarraipena dute.. Donostian, etxean, lagunekin bueltatuko da eta oso gustora egongo da euren artean…

Argazkia:“Lesbian postcards” muszkakarampuszka-rena, hemendik hartua