“Orbiting”a: desamodio digitaleko azken joera

 

Azkenean “ghosting”-aren trauma gainditu zenuela uste zenuenean, orain harreman pertsonalen bilakaeraren joera berriaz arduratu beharko duzu.

“Orbiting” deitzen zaio, eta, funtsean, “ghosting” delakoaren birsortzea da. Hankerragoa, izatekotan.

Gizarte-praktika horren pean inoiz egon ez diren zorionekoei azaltzearren, “ghosting” da norbaitek, elkar ikusten aritu ondoren, bat-batean,  komunikazio oro mozten duenean eta inolako azalpenik gabe, lurretik desegin izanaren ilusioa sortzen duenean. Kaixomaitian idatzi genuen artikulu honetan duzue zehatzago.

“Ghosting” ingelesezko “ghost” hitzetik dator, espektroa edo mamua esan nahi duena; “Orbiting” hitzak orbitatzea esan nahi du, eta fenomenoa urrats bat harago doa.
Noizean behin, zure bizitzatik desagertu zen pertsona berak Instagramen eta Snapchaten ikusiko ditu zure istorio guztiak, zure tuit-ak bertxiokatuko ditu, eta argazkietan  “kar, kar” jarriko du, noizean behin.

Jarduera hori guztia egiten du sareetan zure zuzeneko mezuak (ZM) edo mezu pertsonalak kontuan hartzen ez dituen bitartean. Eta hori hilabetetan edo urtetan gerta daiteke.
Anna Lovinek, esamoldea asmatu zuenak, honela azaldu zuen joera: “orbiting” egiten duen pertsonak “elkarrengandik nahiko hurbil” mantentzen zaitu, eta era berean “hitz egin beharrik ez izateko bezain urrun”.

“Ghosting”aren biktima izatea hankerragoa da, eta ezinezkoa dirudien arren.

Zergaitik egiten dute hau?

Aukera ez galtzeko egiten dute, atea ez erabat ixteko, harremana berriro hasteko. Bere bizitzatik desagertu ez zarela adierazteko eta edozein momentutan komunikazioa irekitzeko aukera izan dezaten egiten dute. Bikotekidea, harremana, jabetza moduan ulertzeko modu bat ere izan daiteke, “nire” izaten ez uztearen aldaera bat.

Hitz honen berri twiterreko erabiltzaile den Marina Landaren eskutik izan genuen eta horrela azaldu zuen txio-kate honetan:

Eta Marinaren azken galdera ere gure egiten dugu, nola izendatuko zenituzke ingeleratik maileguan hartu ditugun hitz hauek? Sexting, Ghosting, Orbiting…

 

Argazkia: Ghosts | Patrick Marioné