Gaur II

13:20 Pasealekutik urrundu eta zuhaitz arterantz joan gara. Jendeak horrenbeste ikusiko ez gaituen toki batera, erdi ezkutuan, baina erdi. Gustatzen zait aukeratu duzun tokia, gehiagotan egon naiz hemen, eta lasai egoten da, ez da inor etortzen, eta gustatzen zait zuhaitz artetik entzuten den autoen soinu…

Gaur I

Osteguna12:23 Asteroko hitzordurantz noa. Beti ordu, egun eta toki berean, eta hala gustatzen zait. Gustatzen zait errutina, gauzak jarraikotasun batez egitea; eguneko minutuak, eta, ahal badin bada, segundoak ere, programaturik izatea. Gustatzen zait jakitea noiz jaitsiko zaidan hilerokoa, zein ordutan etorriko den autobusa edo noiz…