Gaur II

13:20

Pasealekutik urrundu eta zuhaitz arterantz joan gara. Jendeak horrenbeste ikusiko ez gaituen toki batera, erdi ezkutuan, baina erdi. Gustatzen zait aukeratu duzun tokia, gehiagotan egon naiz hemen, eta lasai egoten da, ez da inor etortzen, eta gustatzen zait zuhaitz artetik entzuten den autoen soinu baxua.

Dagoeneko lotsak gainditurik, aginduen beharrik gabe mugitzen hasi gara. Gorputza lasai dagoela sumatzen dut zurearen alboan. Bai, ez dakit, etxean banengo bezala.

Beroaldiari ezin eutsiz, eskuak gerrira hurbildu dizkizut, eta disimulatu ezin izan duzun irria irten zaizu nire baldartasunaren aurrean, zerorrek askatu duzu prakako botoia. Galtzak orkatilera jaitsi dizkizut, mugimendu horretan poltsikoan zenituen etxeko giltzak lurrera erori zaizkizu, baina ez diezu jaramonik egin. Nire ahoan baitaukazu arreta, eskuak beherantz doazen bitartean ahoa kulerorantz abiatu delako. Oihal gainetik eman dizut lehendabiziko musua, eta horrekin batera kontrola ezin izan duzun lehen mugimendua. Kulero gainetik mugitu ditut ezpainak, zureak
leunki laztanduz.

Gorputz-adarrek jolas horri inbidia diote. Eta eskean ari dira.

Zilborretik gora egin du orain nire arnasak, eta epeltasun hori zure gorputz osora daramakizut; kendu ezin dizudan kamiseta gainetik gorantz. Zilborretik tiranteak ikusgai uzten dizun besaperaino, hori lehen geltokia. Besapeko musu bustien atzetik ukondo aurrekoetara, ukondotik atzamarretara.

Hankarteak, ordea, urruntzearen hotza nabaritu du, eta bera ere eskean hasi da.

Berriz jaitsi naiz, kukubilko jarri naiz berriz.

?Itxaron itxaron, geldi! –Esan didazu ahapeka, baina estuturik, espero ez dugun hirugarren bat gehiegi hurbiltzen dabilelakoan.

Ni geldi, zure aurka besoek gogor estutzen nautela, geldi.

Alarma faltsua.

Eta horrela jakinarazi didate zure eskuek, burugainean kokatu dizkidazun horiek.

Oihalak gehiago bustitzea jasan ezingo duela-eta albo batera baztertu dut. Iztondotik hurreratu natzaizu, mingainak bere bidea egin du. Eskuin eskua zure ezker bularraren gainean pausatu dut, zure metronomoak gida nazala utziz. Besteaz, eskua gogor heltzen dizut enborraren aurka. Aske daukazun beste eskuarekin iletik eutsi nauzu, eta tiratzen duzun hari bakoitzak mingainaren mugimenduak bideratzen ditu, zure mende ez dauden espasmo txikiak sortuz, txikiak handi bihurtuz.

Okotzean jarritako eskuarekin gora itzultzeko agindua ema didazu, hala bedi! Energiaz betetzen zaituen orgasmo horietako bat izan duzu, eta atsedenik hartu gabe hasi zara manatzen. Ni kiribil beltzak mingainetik kentzen nabil oraindik.

Begiak altuera berean ditugula, ekidin ezin ditugun milika eta laztanen artean, zure atzamarren joan-etorriak gailendu dira nireen artean. Zurea da orain nire hankartearen kontrola. Eskua praka eta kulero artean murgildu duzu, eta astiro
zabiltza, ez daukazun atzazalaren aldearekin ehuna urratuz.

Ez daukadan pazientziaz eta kalean egoteak sortzen didanaz, aurretiazkoak saltatu nahi ditut, eskuak nire alu-aldera bultzatu dizkizut, itxaron lasai esan eta eskua nire kamiseta azpitik sartu duzu. Ileek baino nabaritzen ez dituzten laztanen artean nire egonezina areagotuz. Bat-batean, mugimendua gelditu duzu, bularraldean gelditu.

Ahoa belarrira hurbildu eta ulertu ez dudan hitz morbosoren bat esan didazu. Ekin diozu martxari berriz, eta oooh! Titiburuak deskubritu dizkidazu dizkidazu deskubritu titiburuak!!!

Gorago egon ezin zitekeen gorena eskaini didazu ezker eskua prakaren eta kuleroan azpira murgildu duzunean, klitori inguruan eginiko dantza eskerga horrekin. Esku aukeraketarekin damutuz ezkerra atera eta eskuina sartu duzu, esku horren trebezia sumatu dut nik.

Horizontalera ohituta gaude, eta goizeko zirimiri inozoak sortutako lohiak jada ez digu axola.

Poltsatik atera berri duzun pareoa seinalatu didazu. Ni urduri nago ea norbait etorriko den.

?Lasai, zu kontzentratu zurean, ni egongo naiz adi behar bada.

Beso batekin bularrean etzatera gonbidatu nauzu, begi bat pasealekuan eta bestea nire hankartean daukazula.
Musuak motz geratu zaizkigu honetan, berriz abiatu dituzu atzamar ipurtarinak. Urrutian entzun da anbulantziaren hots ahula. Nor, nor eramango dute bertan? Zein gaitzdun eria? Pentsamendu horietatik tiraka despistatu naiz, zuk zurearekin jarraitzen duzun bitartean. Une batez ahaztu ditut zure erien mugimenduak, ahaztu ditut zure gorputza eta nirea, hemen geundela, melodia hori baino ez dut sentitu.

Puntu zehatz horretan ukitu eta aurpegitik ihes egin didan irribarrea azaldu den arte. Anbulantzia gero eta nabariagoa da, zure mugimenduak ere ozenagoak. Agian, zu ere konturatu zara melodiaz, eta horregatik koordinatu zara errepideko konpasekin.

Hitzik esateko gai ez naizen arren, behin eta berriz errepikatzen dut neure buruan: segi, segi, segi, ez gelditu! Tempoak elkartuz doaz, baita gure arnas hotsenak ere. Intentsitate handiagoz egiten dugu hasperen, bihotz taupadak ere gero eta gogorrago irteten dira barrenetik. Anbulantzia abailan dator, eta gu balaztarik gabe.

Gero eta gertuago dago ibilgailua, gero eta ozenago musika, eztanda egitear nago, eta zu crescendo. Gero eta bizkorrago, gero eta gogorrago, zeharo kontrolik gabe. Dardara amaigabe bat gorputzean eta bion plazer aienea, aho batez, gutxitan gertatzen den konplizitatez. Isiltasuna.

Une batez plazera izan naiz. Une batez plazer hutsa izan gara.

13:30/14:30/15:00 edo besteren bat

Agur-protokolo handirik gabe, erdizka ditugunak jantzi, eta, nahikoa gaurkoz. Zure hondarrak jaso, kasik begiratu gabe musu motz bat eman eta aldendu zara.

Telefonoa eskuartean duzula, mundu errealerantz abiatu zara.

Orduan ikusi dut zure giltzen distira lurrean. Dagoeneko urruti da zure itzala, jaso eta poltsikoan gorde ditut.
Nik ere egin beharko diot aurre bizitzari, berandutu zaigu eta. Denboraren nozioa galduta abiatu naiz etxerantz.

15:01

Sukalde piztuaren usaina dago atarian, giltza sarraila-zuloan biratu eta etxera sartu naiz. Zure oinetakoak sarrerako izkinan, dagoeneko bazaude etxean.

?Nola sartu zara giltzarik gabe?
?Larrialdietarakoa erabili ditut.

Dutxara noa. Gustatzen zaidan, baina berarekin bizi ezin naizen orgasmo usaina gainetik kentzeko, pentsatu dut nire kolkorako.