Transgenero? Postgenero? Zer-genero?

Nagore Vega @muxkilla 

Neska edo mutila. Gizona edo emakumea. Horrela hazi eta hezi gintuzten, are gehiago, hazi eta hezten gaituzte. Baina urteak dira gehienok argi dugula generoak ez direla binomio horretara mugatzen. Baita generoa, sexua eta sexualitateak ez direla gauza bera ere.

Denetariko izenak ageri zaizkigu azkenaldian: transgenero, postgenero, pansexual, sapiosexual, begasexual… Eta bat baino gehiago galduta gabiltza, ziur. Adibideak hainbat izan daitezke, baina horiek azaltzen edo ulertzen saiatu aurretik, has gaitezen hasieratik, oinarrizko definizioetatik.

Genero, Berria Egunkariaren Estilo Liburuaren arabera, kulturak eta gizarteak sexu bakoitzari ezartzen dioten ROLA da. Pertsona bati, sexu bateko edo besteko jaiotzeagatik, kulturalki egokitzen zaizkion balioen, sentimenduen, jarreren, jokabideen, gaitasunen, interesen, funtzioen nahiz rolen multzoa da generoa. Pertsonak egokitzen zaion eredu kulturala bere egiten duenean, “genero-nortasuna” bereganatu duela esaten da. Hori, ordea, ez da nahasi behar sexuarekin.

Sexua, BIOLOGIKOA da, iturri beraren arabera. Jaiotzean alua edo zakila dugun, alegia. Badira biak garatzen dituzten pertsonak ere. Zein genero aukeratu orduan? Gatazkak hainbat sortzen dira, hiru kasuetako edozeinetan.

Sexualitatea, berriz, NORBERAK ERABAKI BEHAR DU nola bizi nahi duen, behar duen, ahal duen, edo dena delakoa.

Zoritxarrez, oraindik ez daukagu guztiz barneratuta aniztasunaren kontzeptua, eta garrantzitsua da horiek guztiak ezagutu eta barneratzen hastea. Izateko eskubidea baitugu. Sentitzeko eskubidea. Nahi dugun bezala bizitzekoa.

300x300_animatua

Genero binomioaren gainetik

Egun ere, emakumeen eta gizonen desberdintasun biologikoetan oinarritzen da kultur eraikuntza. Gehiago esan genezake, baita gizarte eraikuntza bera ere. Zorionez, badira horiek iraultzeko hainbat mugimendu eta talde.

Azken asteetan sonatua izaten ari da Taiwango ministro berriarena izendapena, Audrey Tang-ena. Ez da ezagun egin ministro izateko dituen gaitasunengatik edo gaitasun faltagatik, Taiwan urrun samar geratzen baitzaigu, beste hainbat herrialde bezala, eta haietakoak ere ez ditugu ezagutzen. Kasu honetan, bere burua “postgenerotzat” duelako izan du oihartzuna izendapenak. Hedabideek horren gainean jarri dute fokua. Guk, berriz, foku hori postgeneroa, adibidez, zer den ikasteko baliatu nahi dugu artikulu honen bidez. Ulertzeko. Eta errespetatzen hasteko. Bada garaia, ezta?

Genero ezberdinak

Transgeneroak ezagutu genituen lehenengo: bere ezaugarri biologikoengatik jaiotzean ezarri zaion generokoa ez baizik bestekoa sentitzen dena, edo ez genero tradizional batekin eta ez bestearekin identifikatzen ez dena (Berriako Estilo Liburua). Telebistan egunotan ikus dezakegu gaiaren gaineko doku-reality-serie horietako bat ere: Soy Jazz (biologikoki mutil jaio, baina neska sentitzen den nerabea).

Euskal Herrian ere baditugu, nola ez, horrelako kasuak eta Chrysallis Euskal Herria [@ChrysallisEHdugu transexualak diren adin txikiko haur eta nerabeen familiek osatutako elkartea.

Bestalde, Indian “transexualak” hirugarren genero gisa onartu dituzte eta Alemania izan da lehena Europan eta Australian ere onartua dago hirugarren generoa

Postgeneroak ditugu hizpide orain, Audrey Tang-en izendapena aitzakia. Mutil jaio zen biologikoki. Orain ez du bere burua transgenerotzat, batzuek neska itxura duela dioten arren. Postgeneroa dela defendatzen du: sexu eta genero gizarte-konbentzioetatik harago doan pertsona, alegia.

Giza eskubideen Interneteko defentsak eraman du postu horretara. Taiwango gobernua gardenagoa eta irekiagoa izango dela uste dute izendapenarekin. Kanpotik, genero, sexu, sexualitate ezberdinekiko irekiera urrats gisa ikusi dute, eta hala, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak baimendu ahal izango direla ziurtatu. Ikusiko dugu zer gertatzen den. Berak dioenez, adierazpen askatasuna eta aipatu eskubideak defendatzeko egin du lan, eta horretan jarraitu nahi du.

Egiteke asko dugun arren, zorionez ari gara pixkanaka atzean uzten generoen binomio hori, aniztasun sexualaren ideiak (heterosexualak, homosexualak, gay-ak, lesbianak, transexualak, trabestiak eta abar luze bat) eta hainbat etiketa. Horiek guztiak eta bakoitzaren justifikazioak albo batera uzteko definizioa izan daiteke postgenero hitza: horrela edozein etiketaz, giza-rolen definizioaz edo gutaz espero dituzten jarrerez, sexuaren araberakoak betiere, aska gaitezke agian.    

Pena da oraindik horiek patologiatzat hartzen dituztela askok. Haien patologiak begiratu beharko genituzke akaso.

Genero trataera kaixomaitia.eus-en

Iaz, 2015eko abenduan kaixomaitia.eus ataria eta proiektua bera eraberritu genuenean, argi genuen genero binomio hori garai bateko kontua behar zuela izan, eta honela, Gizonezko/Emakumezko aukerez gain, hirugarren bat ere – beste –  azaltzen dugu izena emateko formularioetan eta bilaketa ataletan. Ekintzen antolaketak komunikatzean ere gure iruditeriak 3. genero hori azaltzen du.

beste-bilaketaEgun 5 dira kaixomaitian beste genero hori eure egiten dutenak eta oso pozik gaude erabaki hori hartu izanaz eta 5 lagun hauei nahiz etorriko diren guztiei aukera hau emateaz.

Sexualitateak

Etiketa horietatik askatu nahiak sortu ditu sexualitateei dagokienez ere beste hainbat izen. X generorekin identifikatuta sentitzea kontu bat da. Sexualitateak besteak. Eta hor ere badugu hiztegia eta burua nola aberastu. Baita gure jarrerak ere.

Pansexual entzun dugu hor nonbait. Genero guztiek erakar ditzaketen pertsonek pansexualtzat duten euren burua. Berdin zaizkie generoa, sexua, praktika sexualak edo dena delakoak. Bisexualitatetik harago doan terminoa da, azken horrek genero-binomio betikoari bakarrik egiten baitio erreferentzia. Hemen duzue nahiko argi azaltzen den bideo bat [ingelesez]

 

Sapiosexualak ere beste mugimendu bat sortu dute. Kasu honetan ere, garrantzitsuena ez da generoa edo sexualitatea. Pertsonaren burua baizik: pertsonen inteligentziak, jakin-minak, ikasi nahiak, kuriositateak… erakartzen ditu.

Duela gutxi, begasexualei buruzko artikulu baten bat ere irakurri dugu. Harreman sexualak beganoekin bakarrik dituzten beganoek hala definitzen dute euren burua.

Hizkuntzaren garrantzia ere

generoa, sexua, sexualitatea… dena delakoa izan arren, guk irauli behar dugu egunerokoan orain arte inposatu digutena. Eta horretan, hizkuntzak ere badu bere garrantzia, asko, gainera. Euskaraz, zorionez, izenak ez dauka generorik. Horretan bagaude urrats bat aurrerago.

Bide batez, inork amua hartzen badu, Euskal Wikipedia osatzeke dago horrelako gaietan, horregatik dira artikulu honetako lotura gehienak Berriako Estilo liburukoak 😉

Beste herrialde batzuetan ere ari dira aurrerapausoak ematen, Onintza Iruretak Argian kontatu digunez, Suediako akademiak izenorde neutroa sartuko du hiztegian. Beste pausotxo bat ere bada.

Hizkuntzak ere lagun dezake honetan guztian, ezta? Guk horretan ia-ia dena eginda daukagu, hobetzeke badugun arren. Baina landu dezagun beste guztia ere.

Ez al da ba pertsona garrantzitsuena?