Utikan!

Horretarako zaharregia zarela.

Zentzatu behar duzula.

Erotuta zaudela.

Desioa sentitzeagatik oso puta zarela.

Hau janzteagatik oso lizuna zarela.

Orain nahi ez duzulako hotza zarela.

Ama txarra zarela.

Emazte txarra ere bai.

Alaba gaiztoa.

Feminista gaiztoa.

Emakume gaiztoa.

Superfiziala.

Hezurretan zaudelako gehiago jan behar duzula.

Ez jan hainbeste, begira nola jartzen ari zaren.

Agresiboa izan behar duzula serio har zaitzaten.

Kanpoan negar egiten baduzu, ahula zarela.

Ez dakizula arrautza bat frijitzen ere.

Etxea nola daukazun…

Alferra zarela.

Pijoa.

Argazkietan ederragoa zarela.

Beyoncé zarela uste duzula.

Autoestimu baxua duzula eta horregatik egiten dituzula hainbeste selfie.

Titiak erakusten dituzula.

Ez duzula ezer erakusten.

Ez dela hain zaila femeninoa izatea.

Arduragabea zarela.

Familiagatik aguanta ezazu pixka bat.

Bai, barka ezazu.

Ez, ez inoiz barkatu.

Ez daukazula duintasunik.

Lehen ilea hobe zenuela.

Mozkor bat zarela.

Ez zaitez jarri histeriko.

Hilerokoarekin zaudela.

Nik daukadala zuk behar duzuna.

Ez ezazu perreatu.

Geldoa zarela.

Neskazahar geldituko zarela.

Badakizu zer?

U

TI

KAN!

Utikan!02

 

 

 

Testu originala:Roy Galán (Mente Sana)

Itzulpena eta argazkia: Nagore Vega-

 

CCBYSA: Kaixomaitia.eus | Nagore Vega