Antisorgailuak eta emakumeon osasuna arriskuan jartzea

Espainiako Botiken Agentziak Essure izeneko antikontzeptiboa (Bayer) erretiratu du denboraldi batez. Erabakiak mahai gainean jarri du berriro antisorgailuen gaia, eta emakumeon osasunean izaten duten eragina (ondorio negatiboak gehienetan, gure osasuna arriskuan jartzen dutenak). Essure edo tronpa-buxadura metodoa antisorgailu iraunkorra da, hormonarik gabekoa, eta falopio tronpetan…

Harremana amaitzearen benetako mina: Beste bat gure aurretik aukeratzea

Arbuiatuta edo errefusatua sentitzeak mina ematen du. Min hori handiagoa da beste pertsona batengatik “aldatzen” zaituztenean: zure bikotekideak norbait “hobea” topatzen du edo ez dizute desiratutako lan hori ematen, beste hautagai bat kualifikatuago dagoelako. Horixe dio Cornell-eko Unibertsitateko ikerketa batek. Txosten hori Pertsonalitatea eta Psikologia…

Eva, esku libreko bibradorea

Bibradoreak ez dira berriak; klitoriarentzat bereziak direnak ere ez. Badakigu forma ezberdinak daudela gu, emakumeok, estimulatzeko, baina klitoria ezinbestekoa da gehienentzat. Emakumeen %70 iristen da orgasmora klitoria estimulatuz, sarketarekin edo gabe. Eva bibradoreak badu berezitasun interesgarri bat: esku librekoa dela. Zer esan nahi du horrek?…

Tabuak hautsiz: emakumeentzat egindako panpina-erotikoak eta gure masturbazioa

Gabriel da hau. Lehen silikonazko panpina-erotikoa emakumeentzat. Ikusi izan ditugu benetako emakumeak diruditen silikonazko panpinak. Hainbat gizonek erabiltzen dituzte. Japonian, esaterako, baten bat ezkondu ere egin da halako batekin. Europan zehar egon badaude panpinekin bakarrik zerbitzuak eskaintzen dituzten prostituzio-etxeak ere. Sinthetics da panpina-erotikoak egiten dituen…

Utikan!

Horretarako zaharregia zarela. Zentzatu behar duzula. Erotuta zaudela. Desioa sentitzeagatik oso puta zarela. Hau janzteagatik oso lizuna zarela. Orain nahi ez duzulako hotza zarela. Ama txarra zarela. Emazte txarra ere bai. Alaba gaiztoa. Feminista gaiztoa. Emakume gaiztoa. Superfiziala. Hezurretan zaudelako gehiago jan behar duzula. Ez…

Denok doan dantzalekuetan, edo inor ez

Nagore Vega Ez naiz inoiz izan diskoteketan ibiltzekoa. Nahiago izan ditut tabernak eta poteoak, edo plazako dantzak. Hala ere, jakitun naiz horrelako areto askotan neskek jasan dugun erabileraz: gu “doan” sartzen utzi, eta mutilak atzetik, ordainduta. Bai, argi daukat kasu horietan gu garela “objektua” edo…

Zein emojirekin irudikatuko zenukete hilerokoa?

Nagore Vega   Nazioarteko kanpaina bat abiatu dute hilerokoa irudikatzeko emoji bat sare sozialetan txertatzeko eskatuz. Haurren eskubideen aldeko Plan International GKE Gobernuz Kanpoko Erakundeak tabuarekin hautsi nahi du, eta horretarako sustatu du ekimena (Mashable-n ikusia). Plan Internationalen iritziz, neskek ez lukete diskriminatuta egon behar…

LTGBIren alde asko egiteke oraindik

Kaixomaitia.eus | Nagore Vega   Maiatzaren 17an, asteazken honetan, Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna “ospatu” dugu. Komatxo artean diot, oraindik asko dagoelako egiteke. Zoritxarrez, normalizatze bidean gauden arren, LGTBIfobia uste baino zabalduago dago, lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexulean kontrako fobia, alegia….

Harreman bat uztea, 3.0 aroan: blokeoak eta isiltasuna

Nagore Vega   Datuen arabera harreman sexualak gora doaz Tinder eta antzeko aplikazioen bidez. Hala ere, gero eta jende gehiago kexu da harremanak ez ditugulako zaintzen eta garatzen, eta sakelakoaren atzean gordetzen garelako, distantziaz baliatuta, baita bat-batean desagertu ere. Isiltasuna al da gure erreminta berria?…

Haurdunaldi subrogatua: bai edo ez?

Kaixomaitia.eus | Nagore Vega Azkenaldian pil-pilean dabilen gaia da haurdunaldi edo gestazio subrogatuarena, bai hedabidetan zein gizartean bertan. Eztabaida pizten du. Nik neronek ere ez daukat batere argi alde edo kontra nagoen. Bi aldetan topa ditzaket konbentzi nazaketen argudioak. Horregatik, nagusi diren bi jarrerak, aldekoa…